Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

superpotuaezHoy, viernes 30 de Octubre del año 2009, en el pleno celebrado en el municipio de Orereta, los representantes del poder burgués han hablado sobre la sentencia del TSPV favorable al Ayunto de Pasaia sobre la ordenación urbanística en la nueva reordenación de la bahia de Pasaia. Vivimos en una zona medioambientalmente muy degradada y la degradación aumenta mas velozmente, si cabe.

¿Crees que importa algo eso en sus actuaciones decisiones? Pues claro que sí, el capitalismo avanza con la destrucción a toda costa.

Jaikibel bizirik!

Escucha la grabacion del pleno

Joseba Agudo abokatu oreretarra atxilotu du gaur arratsaldean Frantziako poliziak Hendaian. Joseba Hendaian bizi da, eta gaur goizean RTVE telebista espainarreko  web orrian atxilotua zegoela zioten. Albiste hori argitarau ostean guardia zibilak  Oiartzungo Mamuteko bulegoetan Josebak duen bulegoa miatu du 8 orduz.

Info + webgune hauetan:  http://www.askatu.org /http://errenteria-orereta.hitza.info /http://www.gara.net /http://www.berria.info

Lobato etxekoei egin behar zieten epaiketa ez da gaurkoan egin.

El juicio de hoy a Lobato se ha suspendido.

Seguiremos informando.

lobato_epaiketa_atzeratuaKonzentrazioa bai egin da: Espekulatzaileen gainetik, Lobato Bizirik!

Lezo- Oreretako Lobato Etxeaak zabaldutako mezua urriaren 26an izango duten epaiketa dela eta:

Espekulatzaileen gainetik, Lobato Etxea bizirik!. Okupazioa aurrera!

Lobato Etxeari epaiketa. Concenta-accion Atotxako epaitegian.

Urriak 26 astelehena, 11:00etan.

Aurtengo irailean Lobato Etxeak 10 urte okupaturik bete ondoren, autojestoiarengatik lan eginez, espekulazio inmobiliarioren esku beltzak gure atea jo du.

Dakizuen bezala Lobato Etxeak aktibitate ugari egin ditu, laguntza eskainiz: kultura askeari, autojestioari eta borrokatzeko era desberdinei. gainera 10 urte hauetan 20 pertsona baino gehiagoren etxea izan da. Lobato etxetik beste okupazio batzuk ere lagundu ditugu, gaztetxe eta beste hainbeste kolektibo desberdinak, borroka era hau zabaltzea garrantzitsua iruditzen zaigulako.

Horrexegatik epaiketa egunean Egiako epaitegi aurrean 10:30etan konzentrazioa bat egingo dugula jakinarazten dizuegu, eta ahal duzuen jende guztia etor zaitezen eskatzen dugu.

Honekin espekulatzaileen eta hegoak moztu nahi dizkigutenen aurka gure amorrua erakutsiz.

Ez gaude konforme desalojo honekin eta azknerate borrokatuko dugu, gure ustez okupazioa soluzio eta alternatiba egokia bait da dagoen bizigune oferta eskasarentzako.

Gure kasuan Pedro Ignacio Ituzaeta, Ibaigain, Itesa (inmobilarioa), Fonorte, Gedinor (AHTren eraikuntzan parte hartzen duen enpresa) dira egoera guzti honen arduradun nagusiak, horrela 10 urtez bizirik iraun duen etxea eta bertan bizi diren pertsonak kalean ustearen erantzuleak dira.

Honekin batera Lobato Etxetik okupatzen eta banku, inmobiliaria, promotora eta konstruktoreen aurka bizirauten duten jende guztia animatzen dugu.

lobato_epaiketa

(castellano) (read more…)

25. urtemugako ospakizunen ostean (gehiago ere egongo dira urtean zehar eta horien berri aurki izango duzue) orain zuzeneko programazioarekin hasteko ordua iritsi zaigu Zintzilik irratikoei. Beraz parrilla berotzen jarri dugu… eta aurki prest egongo da.

Asmoa azaroaren aurreneko astean saio guztiak martxan egotea da (batzuk dagoeneko hasi dira), eta parrilla amaitu baino lehen Zintziliken saio bat egin, albistegietan parte hartu, kolaboratu edo edozein modutara lagundu nahi duen oro gonbidatu nahi dugu asteazken honetan egingo dugun bilerara.

Beraz,  Zintzilik irrati librean programa bat egin, parte hartu edo lagundu nahi baduzu, zatoz asteazken honetan arratsaldeko 19:30ean Herreriara.

en castellano (read more…)

Sonia Jacinto Oreretarraren, Rufi Etxeberria Oiartzuarraren eta ezker abertzaleko beste zortzi kideen atxiloketak salatzeko mobilizazioak egin zituzten atzo arratsean, Oreretan eta Oiartzunen. Mobilizazio horiek inkomunikaturik jarraitzen duten bitartean egingo dira arratsaldeko 20:00etan.

Bestalde ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk manifestaziorako deia luzatu dute. Manifestazioa Donostian izango da larunbatean, 17:00etan, Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat lelopean.

Segi gazte erakundeakhurrengo egunetan kaleak astindu eta gazteak independentziara lotzeko unea dela gogoratu du, eta urriaren 16ean goizean ikastetxeetan eta arratsaldean herrietan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du.

Amaitzeko esan Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bat egiten duela datorren larunbaterako gehiengo sindikalak egin duen deialdiarekin, eta honako komunikatu hau bidali digula irratira:

  • Inoiz baino gehiago errepresioaren aurrean indarrak bildu eta erantzun bateratu eta masiboak burutzeko garaia dela uste dugu. Zentzu hau ematen diogu sindikatuek egin duten deialdiari, eta positiboki baloratzen dugu sindikatuek azken operazioaren aurrean hartu duten jarrera eta konpromisoa.

  • Errepresioari bidea mozteko beharrezkoa da kalean mobilizatzea. Bide honetan ezinbestekoa ikusten dugu eragile eta norbanakoen inplikazioa eta parte hartzea honetan guztian. Beraz, sindikatuez haratago, Euskal Herriko eragile eta norbanako guztien inplikazioa eskatzen dugu manifestazio honetan.

  • Benetako prozesu demokratiko bat osatzen joateko beharrezkoa izango da estatuen errepresio estrategia indarge uztea. Errepresiori hormak jartzen goazen heinean erraztuko dugu prozesu demokratikoari bidea irekitzea. Zentzu honetan errepresioaren aurkako borroka prozesu demokratikoaren aldeko lanean ulertzen dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendutik.

Besterik gabe, datorren larunbatean Donostiako kaleak goraino betetzeko deia egiten dugu.

Info +: http://www.askatu.org/

p1010448

p1010460

p1010461

pa100072

Lehenengo hiru argazkiak Korumba taldearenak dira, Toileko Unaik atera zituen (milaesker)

Argazki gehiago dituenak zintzilik@zintzilik.net helbidera bidali ditzazke, edo Herrerriara ekarri bestela.

Las trabajadoras de Sabeco cumplen un año de huelga en defensa de sus derechos laborales.

Por el interes del tema recuperamos la entrevista que realizamos con las trabajadoras en huelga el sabado 10 de octubre.

Escucha a las trabajadoras de Sabeco

Bidalketa zaharragoak »
Zintzilik irratia