Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

Abuztuaren 1etik aurrera udako programazioa entzungo duzue Zintziliken.

Urtean zehar egindako hainbat saioren errepikapenak eta Arrosa irrati sareko hainbat saio entzun ahal izango dira FM 100ean.

Programazioaren berri izateko, zoaz programazio atalera.

Hurrengo denboraldia prestatzen irailaren2an hasiko gara, 19:00etan Herrerian.

Eta ez ahaztu urriaren 10ean irratiaren 25. urtemuga kalean ospatuko dugula, ekitaldi, zuzeneko saio, bazkari, musika etabarrekin…

Ondo pasa uda

Arraguan (Oiartzun) orain 10 bat urte auzoan kokaturiko eskola zaharra okupatu zuten biziberritu eta berrerabiltzeko asmoz. Eraikinaren zati bat etxebizitza bilakatu zuten eta besteaaldiz entsegu lokal. Udaletxeak gazteentzako zerbait egingo ote itxaroteaz neka-neka eginda zeuden, musika taldeek non entsaiatu ez edukitzeaz aspertuta, eta horrela sortu zen Goiko Eskola Kulturgune Okupatua.

Abuztuaren 1erako jaialdi bat antolatu dute Goiko eskolakoek Oiartzungo Landetxe plazan.

Jaialdi honekin duela urte eta erdi martxan jarritako GOIKO ESKOLATIK MUNDURA BIRA ekimena borobilduko dute. Ekimen honen baitan Goiko- Eskolan entseatzen duten 7taldek kontzertuak eskeini dituzte herriko zenbait tabernetan. Helburu nagusiak taldeak entsegu lokaletik irten eta jendaurrean agertzea eta Oairtzunen musikaren bitartez aisialdi eskeintza alternatiboa proposatzea dira.

Egitaraua:

17:00: Jaialdiaren aurkezpena

17:15: Kapoeira emanldia

18:00: Bossa-Brasil (Brasiletik)

19:00: Rail (Goikoeskolatik)

19:30: Influenza (Goikoeskolatik)

20:00: Break-dance emanaldia

21:00: Kakahuete (Goikoeskolatik)

22:00: MC,s Yanu + Iding Konsul + Revolutionary Brother

23:00: Aximila (Goikoeskolatik)

24:00 Kean (Goikoeskolatik)

01:00: Nonguayaz (Goikoeskolatik)

25 urte, ‘Zintzilik’

Iritzia

Arantxa Urbe

Errenteria-Orereta

Biharamunak harrapatuta bazaude, aitzakia ona duzu irratia pizteko eta zintzilik dagoena biltzeko. Zorionak, Zintzilik Irratia, luze gerta dakizula bidea!

Biharamuna. Santio Egunaren hurrengoa izanik, hori du kondena, gaurko egunak, Oreretan. Bart amaitu dira Madalen Jaiak eta horixe askoren arriskua: biharamuna, bestondokoa, alegia.

Une hunkigarriak dituzte jaiek, herrian gaudenentzako, eta, are gehiago, herrian ez daudenentzat. Hunkigarrienetakoa txupinazoa izango da. Ez da erraza hitzez adieraztea Madalen bezperako arratsaldeko zazpitan Herriko Plazan bizitzen dena.

Aurten, Udalak Julia Iparragirre -andereño Juli, guretzat-, eta Kukai Dantza Konpainia omendu nahi izan ditu. Merezitako omena. Eta haien esku, plazan zeudenak irrikaz itxaroten zuten suziria jaurtikitzeko ohorea. Prest Udal Banda, Xanti eta Maialen erraldoiak eta buruhandien konpartsa, xanpain botilak, madalenak eta festa gogoak. Parrokiko kanpaien errepikarekin batera abiatu da suziria, eta uhinekin topo egin du.

Uhinak irratiak ipini ditu zintzilik. Egia esan, 25 urte daramatzate beste lekuetan ahotsik ez dutenen mezua eta lana airean zintzilikatuz.

Izan ere, Zintzilik Irratia komunikabide ofizialek gordetzen zutena zabaltzeko helburuz sortu zuten 1984an. Eta ordutik, komunikabideek isiltzen dituzten salaketei, lanei eta proposamenei ahotsa ematen aritu dira Oarsoaldean uhinak zabalduz.

Gogoan izango duzu, beharbada, Zintzilik Irratia sortu zen garaia. Herria bor-bor zegoen: langabezia handia, droga eta haren ondorioak barra-barra, poliziaren jazarpen itogarria, euskara edonon aldarrikatu behar.

Hospitalilloko gaztetxearen garaiak ziren, beste jendarte bat nahi genuen orduan ere. Ahotsak isiltzen ziren, eta irratiak zintzilikatu nahi izan zituen, ahaztuak izan ez zitezen.

Hainbeste urte igaro dira eta oraindik ere zenbat ahots isilduak, zenbat ahalegin eta zenbat sufrimendu isildu nahiak. Batzuetan badirudi garaiak ez direla hain desberdinak!

Ez da makala Zintzilik Irratiak egin duena. Diru laguntzen morrontzara lotuta bizi garen garaietan, Zintzilik Irratia talde autokudeatua da; hots, ez dela administrazioaren dirutik bizi.

Gainera, irekia eta parte-hartzailetzat du bere burua: «Ahots inkorformista eta iraultzaileak irratien munduan gero eta baztertuagoak dauden garaietan, mundu askeago eta solidarioago baten alde borrokatzen duten pertsonei eta taldeei irekiak gaude. Adierazpen askatasunaren alde borrokatzen dugu».

25 urtez lanean aritzea omentzeko nahikoa arrazoi bada ere, balio horiek guztiek aldarrikatzeagatik nire omena.

Oarsoaldeko Hitzan, 2009-07-26, Iritzia

preso_irudi_jaietan09

Ertzaintza eta munizipalek Oreretako kaleetan jaietarako ipinitako presoen irudiak kendu dituzte gaur goizean.

www.oasoaldekohitza.info ko argazkia

www.gara.net eko argazkia

Oreretako jaiak bakean uzteko eskaria egin zuten herritarrek astelehen honetan:


www.askatu.org-tik jasoa

Azken asteotan izandako hainbat gertaera salatu dituzte eta herrian bizi duten polizia okupazio jasangaitza salatu dute. Euskal preso politikoekiko elkartasuna adierazten jarraitzeko deia egin zuten.

HERRI AGERRALDIA (09/07/20)

Arratsalde on,

Maddalenen ataritan aurkitzen gean honetan, hemen bildu garen herritar guztiak, beharrezkoa ikusten dugu azken hilabeteotan bizi dugun erasoaldiaren aurrean egiten dugun hausnarketa Oreretako herriarekin konpartitzea.

Euskal HErriak bizi duen salbuespen egoera inoiz baino agerikoagoa da.: Jon Anzaren desagerpena, euskal preso politikoen aurkako jazarpena, eskubideen urraketa… . Horren guztiaren adibide dira hilabeteotan Oreretan bizitu duguna. Aldarrikapen oro desagertarazi nahi dute eta kaleak mutu bihurtu Frankismo garaian bezala. Egunotan gure herriko seme diren preso politikoen argazkiak desagertarazi nahi dituzte euskal gatazka desitxuratzea helburu dutelarik. Horren adibide da:

  • Herriko leku ezberdinetan panelak puskatu eta lapurtu izan
  • Jendea propaganda jartzen identifikatu eta mehatxatu izana
  • Propaganda oro puskatu eta kentzea
  • Oreretako hainbat bizilagunek bizi duten jazarpen zuzena
  • Eta azkeneko gertakari gisa, uztailaren 11ean ospatu zen Gazte Egunean, inolako arrazoi jakinik gabe, Alameda okupatu eta jendea identifikatzea

Hemendik luzatu nahi dugun mezua hurrengoa da: Presoak herriarenak dira eta beraiekiko elkartasuna adieraztea ez da delitua. Argi gera dadila, errepresio ororen gainetik herria ez dela isilik geratuko!

Hau guztia kontuan hartuta, hemen bildu garenok eskaera zuzen bat egin nahi diegu Oreretako Udalari eta Ertzaintzari.

  • Oreretako Udalari nahiz hau osatzen duten Alberdi politiko orori, jasan dugun errepresioaren aurrean, begietatik benda kendu eta jasan dezakegunaren aurrean erantzukizunez eskatzen dugu euskal herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbiderako aurrerapausoak emanez
  • Eta Ertzaintzari berriz, herritarrei jaiak askatasunean ospatzen utz diezaguten eskatzen diogu.

Besterik gabe, eskaera aintzat hartuko delakoan

Mila esker

bixen_beti_gurekin

Irailaren 26an Gabierrotan emango diogu azken agurra Bixeni.

El 26 de septiembre despediremos a Bixen en Gabierrota.

Betirako irratian Bixen.

txosna_txartela_09

TXOSNA GUNEAN:
- Uztailak 21, 17:00etatik aurrera Zintzilik irratiaren Txupinazoko saioa
18:00etan kuadrilen igoerako mondongo poteoa
23:00etan Kontzertua: Billie Jeans, Acido C, Lobo electrico, Fiebre de vivir
- Uztailak 22, 23:00etan laburmetraiak
- Uztailak 23: KUADRILEN EGUNA
11:00etan kalderete prestaketa
14:30etan bazkaria, eta ondoren Matxura Buruan Show parodia.
18:00etan poteoa Dj Bullekin
- Uztailak 24: 23:00etan Kontzertua: Mantisa, I am raros, Elbereth, Korumba
- Uztailak 25: 23:00etan kontzertua: Desoreka, Kean

madalenak-09-web

EUSKAL GUNEAN:
- Uztailak 21, 01:00etan Karaokea
03:00etan DJ. Bull
- Uztailak 22, 20:00etan Muxikoak
23:00etan Bertso Trama Audiobisuala
00:00etan Jolasak
- Uztailak 23, 20:00etan Muxikoak
23:30etan Kontzertua: Ze esatek!
- Uztailak 24, 20:30ean Muxikoak
01:00etan Kontzertua: MKT
- Uztailak 25, 18:00tan Haurren ekitaldiak – Ur jolasak + Txokolatada
20:00tan Larrain dantza
01:00ean Karaokea
03:00tatik aurrera DJ.
MARIA LEZO GUNEAN:
- Uztailak 21, 00:00etan Bad sound system
- Uztailak 24,  23:30etan The cheesy poofs, Bizardunak
- Uztailak 25, 23:00etan Willis drummond, Nuevo catecismo catolico
I.Landare musika lehiaketako finala: Lady banana,  Nonguayaz

txintxarri_madalenak_2009

TXINTXARRIN:
- Uztailak 21, 20:00etan Pregoia
00:00etan Djs
- Uztailak 22, 20:00etan Laburmetraiak
- Uztailak 23, 20:00etan Bakarrizketak
- Uztailak 24, 00:00etan,  Yogurinha Borova eta Bielorrusak
01:00etan Dj 2Ttor
- Uztailak 25, 00:00etan Dj Pendejo eta Dj Chemical

PRESOEN ALDEKO GUNEA:
- Uztailak 24, Amnistiaren aldeko eguna
14:00etan bazkaria bazkalostean bertsolariak
20:00etan enkartelada berezia
23:00etan danborrada

LOBATON:

- Uztailak 22, 25 eta 26, 07:00etan After (Bi guneekin)

- Uztailak 24, 23:00etan: Crisalida Las Placton (antzerkia) eta Kontzertua: Kaosarenerasoak, Nerviosah, Burux Lee, Black Gramola Conspiracy

txupinazo_09

Asteartean, uztailak 21, Oreretako Zintzilik irrati librean urteroko Txupinazoko saioa egingo dugu arratsaldeko 17:00eatik 20:00etara.

Saioan urteko albiste garrantzitsuenen errepasoa, herriko eragile eta kolektiboekin elkarrizketak, jaietako egitarau alternatiboa eta irratiko kolaboratzaile eta lagunen agurrak izango ditugu. Noski ez dira faltako kalean dabiltzan irratiko arranoekin zuzeneko konexioak, eta ezta Txupinazo bera ere Herriko enparantzatik.

Herritar oro gonbidatuta dago Herreriatik pasatzera eta gurekin Txupinazoko saioa egitera ((ez ahaztu txanpaina, zerbezak, galleta majikuk edo besteko estimulagarriak ekartzea).

Irratsaio berezi honekin aurtengo denboraldia agurtuko dugu. Baina ez emisioa, abuztua eta irailean zehar, aurtengo hainbat saioen errepikapenak eta Arrosako zenbait saio izango baitira entzungai Zintzilik irratian.

Zuzeneko emisioekin urrian itzuliko gara. Baina emisioekin hasi baino lehen zita oso garrantzitsu bat izango dugu urriaren 10ean.

Aurtengo abenduan 25 urte beteko dira Oreretako irrati librea sortu zenetik. Eta 25. urtemuga ospatzeko urriaren 10ean irratia kalera atera, Oreretako kaleak girotu, bazkari handi bat egin, musika eta beste hainbat gauza antolatuko ditugu. Ekitaldiak aurrerago zehaztuko dizkizuegu, baina jaietako txosnan 25 urte hauek ospatzen hasiko gara, eta bertan urtemugarako ateratako kamixetak, bazkarirako izena emateko zerrenda eta beste hamaika gauza topatuko dituzue.

25urte_zintzilik

En diciembre se cumplirán 25 años de la primera emisión de Zintzilik Irratia. Por medio de un emisor de barco e instalados en una vieja casa de la Erdiko Kalea, comienza este recorrido por las ondas libres, cuando apenas la emisión llegaba más allá de la Herriko Enparantza; desde el 101 de la FM en aquellos primeros años.

En 25 años son muchas las personas que han participado y llevado el testigo hasta llegar a donde estamos. Por ello, el 10 de octubre lo queremos celebrar con ell@s, con l@s Zintzilagunak, con los colectivos populares, colaboradores, con quienes nos han escuchado alguna vez, o quienes lo hacen en la actualidad… y contigo. Ya que entre tod@s hemos construido la historia de este medio contrainformativo, asambleario, autogestionado y popular.

Para ir calentando motores y podernos echar una mano en lo económico, os invitamos en estas Madalenak 2009 a disfrutar de las fiestas en el recinto de Txoznas, donde estará Zintzilik Irratia con el resto de colectivos del pueblo. La Txozna siempre ha sido una parte muy importante para el funcionamiento de Zintzilik Irratia desde los orígenes de estas en las fiestas de Orereta.

Y para otoño, ya sabeis, os espera la cita del 10 de octubre. Donde os espera animación callejera, emisión desde la calle, comida, musica en directo… y muchas más sorpresas que las ireis conociendo según se aproxime la fecha.

Gozatu jaietan! Gora Madalenak! Gora Zintzilik Irratia!

Bidalketa zaharragoak »
Zintzilik irratia