Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

UZTAILAREN  4EAN JAIZKIBEL BIZIRIK EGUNA OSPATUKO DA PASAI DONIBANEN

EGITARAUA
- 8:30etik 12:00ak arte Mendi martxa
Lezoko plazatik abiatuko da lehenengo dorrerantz. Buenos Aires
(Bonazaintza) baserriaren ondoko zelaietan argazkia atera ondoren,
Alabortzara jaitsiko gara eguerdirako Donibaneko plazara iristeko.

Donibaneko plazan
- 11:00etatik - 13:00etara Haurren txanda
Haurrentzako tailerrak eta jokoak. 12:00etan Txan Magoa.
- 13:00etan Parodia eta bertsolariak
Pirata-itsasontzi formadun eskenatokian parodia, bertsolariak eta manifestuaren irakurketa izango dira.
- 14:00etan Kalejira eta Herri-Bazkaria
Bazkaria Donibaneko frontoian izango da eta elkarte gastronomikoek
prestatuko dute.  Txartelak honako tabernetan daude salgai: Remos eta
Ixiar (Donibane), Makutso (Oiartzun), Tiñelu (Lezo), Arkaitza (Orereta)
y Antxeta (Pasai San Pedro).
- 18:00ak arte Herri-Kirolak eta Zozongo taldea
Bazkalondoa Zozongo batukada taldeak alaituko du.  Garai berean, Donibaneko plazan Herri-Kirolen erakustaldia izango da.
- 23:00etatik aurrera Pasai Antxoko gaztetxean kontzertua KÜM (Moscú), IRAZI (Landetxa) eta YELOW PAGE (Pasai Antxo-Lezo) taldeekin.

Info +: http://www.nodo50.org/jaizkibel/

panela-kentzen

Asteazkenean Ertzaintzak Oreretako preso politikoen argazkien panela kendu zuen Herriko Enparantzatik.  Egoera hori salatzeko elkarretaratzea eta manifestazioa egin ziren asteazkenean bertan. Atzo, Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak prentsaurrekoa eman zuen eta mobilizazio gehiago iragarri zituen: gaur, ostirala, 20:00etan, manifestazioa izango da, Herriko Enparantzan hasita.

www.askatu.org-tik jasotako prentsa oharra:

Oreretako AAMk gogor salatu du Ertzaintzaren jarrera
Atzo goizean kendu zituen Ertzaintzak herriko presoen argazkiekin kalean zegoen panela. Gertaera larri honen aurrean kalera ireteko deia egin du AAMk.
ORERETAKO AMNISTAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN OHARRA
Gaur goizean, 09:15ean, Ertzantza Oreretako Herriko Plazara bertaratu da bertan dauden herriko Euskal Presoen panela kentzera. Horretarako, udalaren grua bat erabili dute.
AAMk zera azpimarratu nahi du: Ez dutela lortuko Euskal Presoen aldeko elkartasuna isilaraztea. Ezingo dutela Euskal Presoek pairatzen dituzten egoera larriak ezkutatu.
AAMk euskal gizarteari, eta bereziki Oreretako herritarrei dei egiten die kalera atera daitezen azken gertaera larri hauek salatzeko.

www.oarsoaldekohitza.info-tik jaotako informazioa:

Preso politikoenganako elkartasuna ez dela bukatuko adierazi du AAMk
Presoak Atzo egindako agerraldian «elkartasuna eta konpromisoa» eskatu zieten herritarrei gatazkari aurre egiteko
Ertzaintzak herenegun herriko preso politikoen argazkiak kendu izanak hautsak harrotu ditu herrian. Egoera hori salatzeko elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten herenegun. Atzo, Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) mobilizazio gehiago iragarri zituen: gaur, 20:00etan, manifestazioa antolatu dute, Herriko Enparantzan hasita.
«Ekintza horrekin konponbiderako bidea hartu dela uste al dute?», galdetu zuten atzoko agerraldian AAMko ordezkariek. Aldi berean, herriko preso politikoak ez dituztela «inoiz ere ahaztuko» eta haienganako elkartasuna «etengabea» izango dela agertu zuten.
AAMko kideekin batera, herriko preso politikoen senideak izan ziren, baita Ertzaintzaren jokabidea salatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat herritar ere. «Nora eramango gaitu PSOEk eta Eusko Jaurlaritza berriaren dinamikak?», adierazi zuten. Hartara, presoen argazkiak kentzea irtenbidea ez dela gaineratu zuten, eta gatazka konpontzeko lan egingo dutela esan zuten, «arazo politiko luze hau belaunaldi honetan konpondu behar delako».
«Espainiako Estatuak, eta PSOE eta PP morroiak itsu-itsuan dabiltzala ikusita, Euskal Herriko biztanleriari konpromiso gehigarria eskatzen diogu», azaldu zuten.
Hala, gatazka politikoaren bukaera «Euskal Preso Politikoen Kolektiboa etxeratuta eta berriro dagozkigun eskubideak itzulita» helduko dela azaldu zuten.
«Argazkiak, ikur oso esanguratsuak»
Presoen argazkiak «euskaldunentzako ikur oso esanguratsuak» direla azaldu zuten atzoko agerraldian. Horrez gain, gatazka politikoa sortu dutenak «Espainiako eta Frantziako estatuak» izan direla jakinarazi zuten. «Euskal Herriak haien inperialismoa jasan behar izan du, eta behin eta berriz urratu dituzte gure eskubideak. Horiek ez dira negoziagarriak, gureak dira eta kito». Gaur egun espetxeraturik dauden herriko 27 presoak horren ondorio direla azaldu zuten.
Argazkiak kendu arren, presoenganako elkartasuna «etengabea» izango dela berretsi zuten.

ilustrazioa

EZTENA izena duten teatro egunak antolatu ditu Mikelazulo kultur elkarteak

Helburua egun batzuetan zehar antzergileen arteko elkargune bat osatzea da, lanak erakusteko, ekintza komunak egiteko, lagunarteko giroan egoteko,

kezkak, ideiak eta teknikak elkar aldatzeko… Antzerkiak, eta sormenak oro har,

oraindik behar dituelako komunikaziorako eta elkar topatzeko guneak… teatroaren magia ilun-argiak zipriztindurik!

Egitaraua:

Ekainak 25

19:00 Hitzaldia: Alfonso Sastre “Un teatro nacional vasco”.

21:00 Antzezlana: “Zapatak”. Testua: Joxe Mari Carrere. Aktorea: Ainhoa Alberdi. Musika: Jurdana Otxoa. Zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga.

(read more…)

Egitaraua, Kontzertuak, argazkiak, etabar… http://gaztaino.com webgunean

arrhash
Zine Txiroa Oreretan
Ekainaren 19 junio
“Arrhash (Veneno)”
(Tarik El Idrissi y Javier Rada, 2008, Rif/Madrid):
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia zuzendariekin.
Proyeccion del documental y después charla con los directores.
Arratsaldeko 19:30 etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartea

“Arrhash (Veneno)”
(Tarik El Idrissi y Javier Rada, 2008):
(Castellano)

Entre 1923 y 1927 el ejército español utilizó de forma masiva gas mostaza contra población civil durante la guerra del Rif. España se convirtió en una de las primeras potencias en utilizar estos métodos de exterminio. Y consiguió que su crimen permaneciese en un conveniente olvido. Ochenta años después, un joven rifeño, residente en Madrid, inicia una carrera contra reloj para salvaguardar la memoria de los últimos testigos de aquella guerra. El Gobierno español nunca ha admitido tales crímenes. Y las víctimas, muy ancianas, amenazan con morir sin haber explicado qué ocurrió durante aquellos años de asfixia y muerte.

“Arrhash (Pozoina)”
(Tarik El Idrissi y Javier Rada, 2008):

(Euskara)
1923 eta 1927 urte bitartean, Rifeko gerratean zehar, espainiako armadak zibilak mostaza gasarekin bonbardeatu zituen. Espainia sarraski modu hauek erabiltzen hasi zen lehen indarretako bat izan zen. Krimenak isilean gordetzea lortu zuen.
80 urte beranduago Madrilen bizi den riftar batek guda hartako azken lekukoen oroitzapenak gordetzeko ahaleginari ekiten dio. Gobernu espainiarrak ez du aipatutako sarraskia inoiz onartu eta biltimak adina dela eta hilzorian daude, gertatutakoa oraindik azaltzeke dagoelarik.
—————————————————————————-
Iraupena/duracción:
45 minutu
Hizkuntzak/idiomas: castellano, tamazigh, euskera, francés, ingles
Besteak/Otros: Licencia Creative Comons
Informazio Gehiago / Más informacion:
Arrhash
Eguzki bideoak
—————————————————————————

Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den “Zine txiroa” izeneko ekimenarekin bat eginez eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dira hilean behin Errenteria/Oreretan.

Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago Nahi  duenaren esku: interesa duten herriko elkarte nahiz norbanakoei eskaini nahi  zaie haiek alokairu sinboliko baten truke ikusteko aukera.

Informazio gehiagorako:
Mikelazulo: 943 517002
mikelazulo@hotmail.com
escrache@gmail.com

zundaketak_gelditzen_jaizkibelen_090616Astearte arratsaldean Jaizkibelen izan ziren “Jaizkibel bizirik”eko lagunak eta antza, obretan jarraitzen zuten.

Hona hemen bertan garbatutako bideoa:http://blip.tv/file/2249142/

Hurbildatako lagunek zundaketak geldiarazi zituzten eta bi lagun obretara kateatu ziren. Ondoren obretako arduradun bat etorri zen eta esan zuen goizean joan zirela munipak gelditzeko aginduarekin, baina lur azpian engantxatuta gelditu zitzaien material garesti bat (diamantearen burua edo) atera nahian zeudela. Hitza eman zuten bertatik alde egingo zutela… Ondoren, munipak etorri ziren eta gertatutakoaren berri jaso zuten

Zundaketak egiten ari zen enpresa bertatik alde egingo dutea esan arren adi jarraitzeko deia zabaldu du “Jaizkibel Bizirik”ek, seguraski ez da bigarren ezta azken saiakera izango eta.

Ostiral honetan konzentrazioa deitu du “Jaizkibel Bizirik”ek Pasai Donibaneko Plazan, 19:00etan.

Astelehen goizean Jaizkibelen zundaketak hasi direlaren mezua zabaldu da eskualdean.

Helbide honetan ikus dezakezue zundaketen bideoa: http://blip.tv/file/2244654

Hona hemen Jaizkibel Biziriken komunikatua:

“Jaizkibel Bizirik”-ek legez kanpoko zundaketak egiten hasi direla salatu eta berehala gelditzeko eskatzen du.

Zundaketak joan den astean hasi ziren Pasaiako udalerrian.

Superportuaren aurka dauden 30 bat talde biltzen dituen “Jaizkibel Bizirik” ekimenak pasa den astean hasita inolako baimenik ez duten zundaketa geoteknikoak egiten ari direla salatzen du.

Zundaketa berri hauek Jaizkibelgo Iñalurreta baserriaren sarreran hasi dituzte. Beraien helburua superportuaren sarbide izango liratekeen tunelen eraikuntzan zein material geologiko aurkituko liketen zehaztea litzateke.

Zundaketak aurrera eramaten ari den “Sondeos Bierzo” enpresak ez du inolako baimenik eskatu Pasaiako udalari. Erabiltzen ari diren ura errekatik bonbeatzen dute 300 metroko sakonean arkaitz geruza guztiak zulatzeko ahaleginean.

Herritarren iritzia kontutan hartu gabe hasi diren obra hauek guztiz ILEGALAK lirateke, udalaren baimena beharrezkoa baita horrelakoak egiteko, inguruari nola eragingo dioten zehazten duten azterketaz gain.

Gainera, bai superportuaren proiektua, bai tunelak, oraindik paperean bakarrik daude, hau da, ez dira ofizialki onartuak izan, eta ez Pasaia eta ez Lezoko planeamendu urbanistikoetan ez daude aurreikusita.

Tramitazioa guztia egin gabe badago ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintza kontsumatuen bidea aukeratu du inork eskatu ez duen eta inolako justifikaziorik ez duen proiektu hau ezarri nahian.

Azken urte hauetan behin eta berriro saiatu dira legez kanpoko zundaketak egiten. Prepotentzia honen aurrean oraingoan ere GELDITZEKO EXIGITZEN dugu, eta ez hanka ez bururik ez duen egitasmo hau behin betirako baztertzea.

Oker daude Olano, Txabarri, Iturbe eta konpañia herritarron kaltetan eta gure iritzia zapalduz tamainarik gabeko atentatu hau burutuko dutela pentsatzen badute.

1000 miloitik gorako inbertsioa duen atentatu ekologiko honek ez du ez ekonomia, ez soziala, ez ekologikoa izango den onurarik ekarriko; bai ordea diru publikoa xahutzea, guztiona den ondare naturala txikitzea eta bailarako biztalengoaren bizi baldintzat okertzea.

Datozen egunetan Jaizkibel mendiaren defentsan egingo diren ekimenetan parte hartzera animatu nahi dugu. Jaizkibel guztion altxorra da eta ez diegu utzi behar lau LAPUR haundiri beren probetxurako suntsitzen.

Zundaketak eglditu orain!

Ez superporturik, ez tunelik!

Jaizkibel Bizirik, 2009ko ekainaren 15ean.

Oiartzun, KE? Errausketaren aurkako plataformak jardunaldiak
antolatuko  ditu Oiartzungo  herrian.
oiartzunke

Ekainak 10

Abiadura Handiko Trena, gaur egungo egoera. Mikel Alvarez

Ekainak 17

Hiri Hondakinak, “zaborrak”.Atez ateko bilketa,Usurbil, azalpena.

30.000 sinadura bilketa. Juami Galatas

Ekainak 25

Jaizkibelko superpuertua. Mairi Garcia

(Hitzaldi bakoitzean, aurretik dokumental bat proietatuko da.) Ekitaldi guztiak liburutegiko aretoan egingo(Manuel Lekuona) dira arratsaldeko 7,30etan

Bi astean(ekainak 8tik-19ra) hauetan liburutegiko aretoan ERAKUSKETA bat egongo da, hiru gaien inguruan (AHT, Superpuertua, Hondakinak).

Arrazoi asko daude jardunaldi hauek burutzeko eta seguruenik gehiagotan egin litezke, gaiak pisuzkoak baitira. Gure ingurune honetan gauza asko gertatzen ari dira bereziki azkar eta arrapalada batean. Herritarrari ez zaio inolako aukerarik ematen, ez informaziorik, ez eta gaiak mahai gainean jarri eta kontsulta bitartez bere iritzia plazaratzeko biderik irekitzen ere. (read more…)

Zintzilik irratia