
- Maitzak 29, OSTIRALA, Txerrimuño (Lezo) 23:00etatik aurrera Uroboru (Orereta), Zimarros (Donostia) eta Nazkasatutak (Zarautz), + DJ Harry Thema
- Maiatzak 29, OSTIRALA, 23:30ean, Landare tabernan, Korunba eta Influenza.
- OSTIRALA Txapelpunk, Etsaiak, Kaotiko eta Berri Txarrak
Pasai Donibanen
- LARUNBATA, Lezon, Sioux (ex- Kaos Etilico) eta Xourum,
01:00etan Goiko Plazan
Podedes escuitar o programa desta semana picando na seguinte ligaçom:
Likor kafe 24 de Maio
E tudos os demais na seguinte
http://likorkafe.blip.tv/posts?view=archive&nsfw=dc

Atzo irten ziren espetxetik Harkaitz Anza, Oinatz Arbelaitz, Alain Luna, Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain eta Iker Zabala.
Aurreneko ongietorria Aranjuezko, Navalcarneroko eta Valdemoroko espetxeetan izan zuten gazteek, senideak eta lagunak haraino joan baitziren euren bila.
Zintzilik Irratiko arranoa bertan zen, eta kronika eder hau egin zigun bertatik ostiraleko Erretegian.
Entzun espetxe irteeran egindako kronika.
Gaur goizaldean iritsi dira Errenteria-Oreretara, Pasai Donibanera eta Oiartzunera.
Egunean bi aldiz sinatu beharko dute aurrerantzean eta ezingo dute Espainiako estatutik atera.
Amaitzeko aipatu gazte hauekin batera auzipetuta zeuden Iker Iraolari, Gorka Etxeberriari eta Jon Mikel Otxoari karguak kendu dizkie epaileak.

2008ko apirilaren 18an hasi eta ia lau hilabetez luzatu zen sarekadaren harira atxilotuak eta espetxeratuak izan ziren Oarsoaldeko sei gazte libre geldituko dira datozen orduetan bermea ordainduta. 2008ko apirilaren 18an 10 gazte independentista atxilotuak izan ziren eskualde honetan eta ondoren beste bi polizia operazio burutu zen. (ikusi atxiloketak 2 ) Azkena urte bereko uztailaren 1ean izan zen, bilatze eta atxilotze agindua zuten hainbat gaztek Oiartzungo udalean burutu zuten agerraldiaren ondoren. (atxiloketak 3). Operazioa espainiar poliziak burutu zuen eta atxilotuak izan ziren hainbat gaztek torturak salatu zituzten.
Guztiak Madrilgo espetxeetan egon dira: Soto del Realen hasieran eta gero, tokiz aldatu zituzten. Oinatz Arbelaitz Aranjuezko espetxean zegoen; Harkaitz Anza, Alain Luna eta Hodeiertz Urain, Valdemoron; Iker Zabala Navalcarneron eta Egoitz Urbe Alcala-Mecon.
Gaur aske gelditu diren gazteak hauek dira:
Iker Zabala (Oiartzun)
Oinatz Arbelaitz (Oiartzun)
Alain Luna (Lezo)
Egoitz Urbe (Oiartzun)
Hodeiertz Urain (Orereta)
Harkaitz Anza (Orereta)
Gazte hauek guztiak espainiar espetxeetan sakabanatuak izan dituzte atxilotu zituztenetik. Zabala, Arbelaitz, Luna eta Urbek 6.000 euroko bermea ordaindu beharko dute. Anzarieta Uraini 20.000 eurokoa ezarri diete.
Gazte hauekin batera atxilotutako eta espetxeratutako beste bost gaztek preso jarraitzen dute: Josu Arruabarrena; Aitor Franco; Xabier Lujanbio eta Maitane Linazasoro oreretarrak eta Oihana Mujika oiartzuarra dira. Madrilgo eta Avilako espetxeetan daude preso bostak.
Greba eguna dela eta gaur arratsaldean Oreretan egindako manifestazio jendetsuaren kronika.
1. kronika: Manifestazio hasiera
2. kronika: Manifestazioan zehar
3. Kronika: Amaiera eta komunikatua


Zintzilik Irratiaren arratsaldeko Albistegi berezia 18:00etan hasiko da.
Arranoek manifestazioaren berri emango dute, www.grebaorokorra.info eta beste hainbat webgune libreetako informazioa zabalduko dugu eta greba egunaren balantzea egingo dugu.
Arratsaldeko oreretako zitak:
- 18: 30 Eskualdeko Manifestazioa Oreretako Herriko plazatik
- 20:00 Elkartasunezko Merienda-Jaia Txintxarrin: eraman etxetik zerbait besteekin konpartiteko:tortila, embutidoak, ogia, ardoa, tarta, pastak, goxokiak, datilak, gazta… eta marakak, castañuelak, flauta, saxofoia, tronpeta…..jan-edateko, kantatzeko, dantzatzeko, ospatzeko elkarrekin.
MARIO BENEDETTIREN poema irakurketa egingo da.
Bidalketa zaharragoak »
Zintzilik irratia