Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea


Hogeita bost urteko ezgaitasun politikoaren ondoren, herritarren elkarteek Zaborrei buruzko Lege Proiektua egin dute, lege-hutsune handia estaltzeko, horren ondorioz ezin izan delako aspalditik sortutako arazoa era antolatu eta orokorrean konpondu. Proposamen horretan, gainera, hondakinen errausketa erabat gaitzesten da bukaerako irtenbide moduan, iraunkorra ez delako; aitzitik, arazo berri eta arriskutsuagoak sortzen ditu.
Orain, zure sinadura behar da, aurrera egiteko. Isilik geratuko al zara?

Oreretan sinadurak larunbata goizetan jasotzen dira Niessenen.

Info +: http://www.errausketarikez.org

Tras más de veinticinco años de incompetencia política, las asociaciones ciudadanas han redactado un proyecto de Ley de Basuras con el que pretenden cubrir un importante vacío legal, el que hubiera debido de abordar de una manera planificada y global una problemática que llevaba muchos años generándose. En esta propuesta se rechaza por insostenible la incineración de residuos como supuesta solución última ya que, lejos de serlo, es origen de nuevos y muy peligrosos problemas.
Ahora, necesitamos tu firma. Para seguir adelante. ¿Te vas a callar?

En Orereta se recogen las firmas los sabados por la mañana en Niessen.

Escucha la entrevista sobre el tema que realizamos en Erretegia con un compañero de Ekologistak martxan. Entzun elkarrizketa.

Oreretako Zamalbide auzoan eraikitzen ari diren autopista berria dela Oarsoaldeko Eguzki Talde Ekologistak komunikatu hau kaleratu du:

Urtarrilaren bukaeran ezagutu dugu Inbertsioetako Europako Bankuak 200 miloi euroko mailegua emango diola Gipuzkoako Foru Aldundiari Zamalbideko autopista berria bukatzeko, Donostiako Bigarren Saihesbidea alegia.

Eguzki talde ekologistak ez du ulertzen nola, obra honen ingurugiro-inpaktuak itzelak izanik, halako erakunde batek finantziazioa eman dezakeenik. Autopista berri hau Fanderia-Agustinetan hasten da scalextrix erraldoi batez (etxe berrietako leihoen aurrean), San Jose ikastetxea-Zentolen ingurua zeharkatzen du eta Zamalbide osoa txikitu ondoren Perurenan sartzen da Astigarraga eta Usurbiluntz.

Aurreratu xamar dagoen autopista honen inpaktuak zenbait dira: lurzoruaren artifizializazioa, kutsadura, zarata eta nazioarteko trafikoa landaguneetara eramatea, nekazal ustiapenen desagerpena, baserrien suntsipena (Tellegineta baserria), natur kontserbazioan duen eragin ezkorra, etabar.

Gainera, gaur egun gauza jakina da kotxe eta kamioientzako garraio-azpiegitura gehiago eraikitzea ez dela deuserako irtenbidea, eta Foru Aldundiak badaki hori. Garraio publiko masibo bat Donostialdea-Oarsoaldea-Bidasoaldean soluzioaren zati handi bat da, eta ez azpiegitura erraldoiak eraikitzea betikoek gure diru publikoaz aberasteko.

Azkenik, Eguzkik herritarrak gonbidatzen ditu Agustinak-Zentolen-Zamalbide bisitatzera, lan hauen inpaktuez jabe gaitezen.

2009.02.16

Oarsoaldeko EGUZKI Talde Ekologista

Gaur goizean prentsa aurrekoa egin dugu Pasai-Donibanen, ELA, LAB, EHNE ta ESK sindikatuekin batera, kanpo kaiaren egitasmoaren aurka

Entzun prentsaurrekoa / Escucha la rueda de prensa

(read more…)

Zine Txiroa Oreretan

Otsailak 12 febrero
“Brad, beste gau bat barrikadetan /
Brad, una noche más en las barricadas”
(Miguel Manzaneda, 2007, Brasil):
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia Indymedia Euskal Herria kide batekin.
Proyeccion del documental y después charla con un miembro de Indymedia Euskal Herria.
Arratsaldeko 19:30 etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartea

“Brad, beste gau bat barrikadetan”
(Miguel Manzaneda, 2007, Brasil):
(Euskera)

2006an, Oaxacan, Mexicon, Herria altxatu egiten da. Paramilitarrek Brad Will tirokatzen dute, eskuetan zuen kamera lurrera jausten da baina ez dio grabatzeari uzten.
Kamara eskuz esku doa eta Braden historia kontatzen digu. Baina beste historia batzuk ere kontatzen dizkigu: Mugimenduen Mugimendua, antiglobalizazio izenarekin ezagutzen dena.
New Yorkeko etxe okupatuetatik Oregoneko pikete ekologista batera. Seattle, Praga, Genova, Quito, Oaxaca…ko kaleetatik pasatuz.
Kamararen atzean Braden lagunak ditugu. Bradek egin bezala, telebistan agertzen ez dena grabatu eta agerkarian utzi nahi dutenak.

(read more…)

http://www.oarsoaldekohitza.info-tik jasotako informazioa

Fernado Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eskualdeko 22 gazte auzipetzea erabaki du, «Segiko kide izatea» egotzita.

Auzipetuak Jon Aitor Alberdi; Harkaitz Anza; Oinatz Arbelaitz; Josu Arruabarrena; Beñat Burlada; Alexander Etxeberria; Gorka Etxeberria; Jon Aitor Franco; Xabier Goienetxea; Oroitz Gurrutxaga; Gaizka Ibeas; Iker Iraola; Haizea Iriarte; Maitane Linazasoro; Xabier Lujanbio; Alain Luna; Oihana Mujika; Jon Mikel Otxoa; Imanol Sagarzazu; Hodeiertz Urain; Egoitz Urbe eta Iker Zabala dira. Urtarrilean, Auzitegi Nazionaleko fiskalak gazteetako 19 auzipetzeko eskatu zuen. Gorka Etxeberria, Iker Iraola eta Jon Mikel Otxoa prozesamendutik kanpo uzteko eskatu zuen.

2008ko apirilaren 18an hasitako polizia operazio baten ondorioz atxilotu zituzten 22 gazte hauetako 12; beste zortzi, 2008ko uztailaren 1ean bere bondatez Espainiako Auzitegi nazionalean aurkeztu ziren. Beste bik ihes egin zuten.

11n deklaratuko dute

Prozesatutako gazteetako 12 Espainiako kartzeletan daude gaur egun. Atzo, horiek guztiak Auzitegi Nazionalera eraman zituzten, autoa eskura jasotzeko. Mujika eta Linazasoro, esaterako, Brievako (Avila) espetxetik Soto del Realera (Madril) eraman dituzte.

Datorren asteazkenean, auzipetu guztiak joango dira Auzitegi Nazionalera, euren konfiantzako abokatuekin.

Prozesamendu autoak 70 orrialde ditu. Nahiz eta Segiko kide izatea kale borroka ekintzekin lotu duen zuzenean Grande-Marlaskak, auto honetan ez zaie ekintza bakar bat bera ere leporatzen.

Aipatutako gazteak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen azken urteetan izandako kale ekintzen erantzule direla uste du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Zintzilik irratia