Landare kultur elkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi pila antolatu dituzte azaroaren 22tik 30era bitarte.
Erretegiko lehenego programan Landareko Arkaitz izan genuen gurekin hitzegiten.
Entzun elkarrizketa.


Info+: http://www.orereta.info/
ERRETEGIA, Zintzilik Irratiaren saio informatiboa.
Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara
Errepeikapena, goizeko 11:00etan
Berriz ere martxan dago Zintzilik irratia.
Eguraldiak ez zigun utzi kaletik egiten programazio aurkezpena, baina hasiera kaletik eta gero estudioetatik aurkeztu dugu denboraldi berria.Ondoren babarrunada bikaina indarrak hartzeko…




..eta gaurtik aurrera FM 100 eta www.zintzilik.net bidez Oreretako irrati librea berriz martxan.
Entzun eta parte hartu!
Orain dela urte eta erdi antolakuntza arazoak zirela medio zuzeneko emisioak etetea erabaki genuen Oreretako Zintzilik Irratian.
Irratiaren funtzionamendua berrantolatu beharra zegoen, eta horretan aritu gara denbora honetan: asanbladaren egoera aztertu, lan taldeak sortu,tresnak eta azpiegitura berritu, autogestioarekin nola aurrera egin aztertu, …
Eta orain uhinetara itzultzeko ordua iritsi zaigu, eta ikaragarrizko gogoarekin hasiko gara berriz ere martxan.
Programazioaren aurkezpena azaroaren 22an egingo dugu eguardiko12:00etatik aurrera. Irratia Oreretako Zumardira jaitsi eta bertatik emango diogu hasiera denboraldi berri honi. Zumardiko saioak irauten duen bitartean Irratiko arranoak Oreretako auzoetan ibiliko dira herritarren hitza jasotzen. Eta aurkezpena amaitzeko, eta denboraldi berri hau ondo hasteko, babarrunada eder bat egingo dugu Txintxarri elkartean.

PROGRAMAZIOA:
Ekoizpen propioko 18 saio eskainiko ditugu azaroaren 24tik aurrera Oreretako Herreriatik (Oarsoaldean entzuteko FM 100 eta munduan zehar entzuteko www.zintzilik.net)
Saio batzuk urte mordoxka daramate Zintzilik irratian: Milaka Luma gay, lesbiana eta transexualen alde, Escrache ekintza eta salaketaz beteta, Desfase Lunar amalurraren alde, El vuelo del cisne negro literaturarekin jolasean, Onirismos Subjetivos ziberespazioan …
Beste irratsaio batzuk 2. aldiz itzuliko dira: Licor Cafe galegoak, Mente Radioactiva Brasilgo doinuarekin, eta Inframundo eta Pasa La Vida musikalak.
Eta saio berriak ere baditugu: Matxura Buruan eta Ibili Munduan umoretsua, Alargun Beltzaren Besarkada gai interesgarriak, eta WhoreHouse eta Jauja musikalak.
Erretegia albistegiari 2 ordu eskainiko dizkiogu arratsaldeko 20:00etatik aurrera astelehenetik ostiralera: Orereta eta eskualdeko berriak, herriko eragile eta mugimendu ezberdinetako lagunekin elkarrizketak, kolaboratzaile ezberdinen ahotsak, Euskal Herri eta Estatuko irrati libreen audioak eta agendak osatuko dute Erretegia.
Programazioa “Arrosa” sareko bost irratsaiorekin osatuko da: Aittitta Raduga Lekeitioko Arrakala irratitik kuriosidadez eta musikaz; Eibarretik Matraiako irratiaren Gora Euzkadi Chistulariren aktualitatea umorez; Gaztesarearen Irauli Uhinak gazteon berri eta borrokekin; Iruñako Eguzki irratiaren Kateak Apurtu saio antierrepresiboa , Gasteizko Hala Bediren A deslambrar saio internazionalista eta Bilbotik Tas Tas irratikoen elkarrizketak Hondarren Lapikoan.
R-Media saioan beste irrati libreen audioak, hitzaldien grabaketak eta halakoak izango dira entzungai.
Eta noski musika tarteak, saio bereziak eta bestelako sorpresak ez dira faltako urtean zehar.
Beraz prestatu belarriak…

Urte eta erdi geldirik egon ostean, larunbata honetan
Oreretako Zintzilik Irrati Librea berriz ere martxan jarriko dugu.
Eta irratia martxan jartzeko kalera irtengo gara…
Prestatu belarriak…
… entzun
eta parte hartu!
Zine Txiroa Oreretan
Azaroaren 20 noviembre
“AHT: Zer ari zaizkigu ezkutatzen? / TAV: ¿Qué nos ocultan?”
(AHT gelditu! Elkarlana, 2008, Euskal Herria):
Dokumentalaren emanaldia eta ondoren solasaldia Oreretako AHT-ren aurkako kideekin.
Proyeccion del documental y después charla con personas de Orereta contrarias al TAV.
Arratsaldeko 19:30 etan / de la tarde
(read more…)
Estamos armando los microfonos para comenzar otra nueva temporada en la zintzilik irratia.Por el momento los domingos con el programa de tematica galega de LICOR CAFE y hoy martes el programa de literatura y tematica ecologista DESFASE LUNAR

Mas informacion en http://eltiragomas.blogspot.com/
Herrien Astean herrien arteko elkartasun esperientzia xumeak (Guatemala eta Senegaleko talde batzurekin izandako harreman zuzena kultur eragilea), Palestina, Afrika, Colombia, Bolivia eta Hegoamerikako herriekiko eta borrokekiko hurbiltasuna biziko dugu
, Bosniako gerraren eta ondorioei buruzko gogoetak egingo ditugu eta bertakoen aberastasun gastronomikoa dastatuko dugu, munduko ipuinak eta dantzak egingo ditugu, bertako eta horko eta hango gazteen arteko harremanak landuko ditugu HIP HOP inguruko tailer eta mostran. Argazki erakusketa bat egingo dugu, geure begiradak landuz eta lantzeko… Egitarau zabala da. Guzti horren lotzen duen haria mundu berri baten nahia eta horretarako ahalegina.
Egitaraua: (read more…)