
Joan den abuztuaren 11an Oreretako Gabierrota etxe okupatuaren horma batean murala margotzea galerazi zuten ertzainen hiru patrullek eta bertan zeuden sei lagun identifikatuarazi.
Murala egiteko etxeko bizilagunen baimena izanik ere ez zuten hasten utzi ere, “delito baten saiakera” eta “belarra zanpatzea” bezalako argudioak erabiliz.
Bertako bizilagunen hitza ere ez zuten kontutan eduki, eta hauek salatu dutenez denbora zeraman “puta” zioen grafitia toleratua izan den bitartean azpiegitura handiek dakarten txikizioa eta diru publikoa esku partikularretara desbideratzea adierazten duen mural kritikoa debekatua izan da. Honek ederki adierazten du zein gizarte totalitarioan bizi garen, eta aurrera omen goaz!






