- Ekainak 13, Ostirala
18:00etan, Aurten ere, Gamusinoak une batez “ehizatzeari” utziz Gaztañora etorriko zaizkigu Pirritx eta Porrotx, ondoren merienda Pizzasprint-en eskutik.
20:30etan, Urtero moduan, Tximistaren abiadan zerua zeharkatuz Maritxu mozkorra etorriko da bere erratz gainean. Segidan, Oiartzungo Intxixuak eta Lezoko Trapujaleak jai egun hauetarako esnatuko dituen suziria. Ondoren, Mikel Arrastiarekin batera preso, errefuxiatu eta iheslariak gogora ekarriko ditugu lore eskaintzaz, elkarte ondoan dugun monolitoan.Burutu bezain laster, txistulari eta buruhandien eskutik kale-jira. Jarraian, bakoitzak nahi duena egin beza, guk behintzat patata tortilla lehiaketako tortilla saritu eta saritu gabeak jateko asmoa dugu.
22:00etan, Beheko txoznan, Kontzertua: LAYO RASER, BORT
23:00etan Goiko txoznan, Latinoa
01:00etan Beheko txoznan, DJ 2TTOR
-Ekainak 14, Larunbata
16:00etan, Bukagaitz Elkartean, Mus txapelketa, izena ematea 15€ bikote bakoitzeko.
17:00etan Beheko txoznan Haur jolasak. Ondoren merienda Telepizzaren kontu.
20:30etan Beheko txoznan, 12€ren truke, errepublikar afari bikaina, garai batean gazteak eta laster gazte izanak ¡zango diren auzoko sukaldari iaioek prestatua. Entsalada.Saiheskia, Gazta, intxaurrak, Kafea. Esan beharrik ez dago bultzatzeko nahi adina likido izango dela
22:00etan Kontzertua: NAIZROXA, DES-KONTROL, KAOTIKO, SKARNIO..
Goizaldera Baratxuri Zopa, Earrraaa!!!
- Ekainak 15, Igandea (read more…)







