Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

Herriko gazteek antolatuta, III. Gazte Eguna ospatuko da larunbata 30ean.
Egitaraua:
-11:30ean, guneari hasiera emango zaio, gazteen arteko jolasekin Foru Plazan;
-14:00etan, bertso bazkaria Foru Plazan. Besteak beste, Xabier Silveira ariko da bertsotan. Jarraian, jolas “eroak” Foru Plazan bertan;
-18:00etan, triki-poteoa Sindikato tabernatik abiatuta;
-04:00etan, txokolate-jatea gaztetxean.

Ekainaren 28an, 20:00etan: Errenteria/Oreretako Errenteria Hiria kulturunean (Niessen), Mikelazulo kultur elkarteak bere 12. urteurrena ospatuz aurkeztuko du, Errenteriako Udaleko euskara zerbitzuaren laguntzaz.

Deja Bu panpin laborategiak antzezlan berria estreinatuko du:
“Covek nije tika: Gizona ez da txoria”.
Bertan txotxongiloak eta aktoreek elkarrekin egingo dute bat taula gainean.
Selmak Bosniatik Euskal Herrira egin du bidaia, gerrak suntsitutako bere herriaren egoeratik ihesi. Simon bizitza osoa baserrian eman duen agurea da: azpiegitura erraldoi baten eraikuntza dela eta hiriko pisu batera izan da egotzia. Testuinguru horretan egingo dute bat bi pertsonaien bizitzek,
grina ezkutu batek batzen dituela biak: atzean utzi duten mundura hegan itzultzeko grina.

Deja Bu panpin laborategiarekin batera Mikelazulo eta Kolax taldeetako hainbat kide gabiltza lanean: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Iñigo Ortega, Xabi San Sebastián, Naroa Garcia, Mikel Ugarte, Idoia Beratarbide, Oier Guillan eta Junky “SoFocos”.

Gaur hasiko dira Oreretako gaztaño Errepublika intsumitu eta independieteko jaiak.

Hona hemen egitaraua:

*Ekainak 15, Ostirala 
 
- 18:00 Plaza nagusian Pirritx eta Porrotx, ondoren merienda. 
- 20:30 Urtero moduan, Tximistaren abiadan zerua zeharkatuz Maritxu 
mozkorra etorriko da bere erratz gainean. Segidan, Oiartzungo Intxixuak eta 
Lezoko Trapujaleak jai egun hauetarako esnatuko dituen suziria.

Ondoren, Mikel Arrastiarekin batera preso, errefuxiatu eta iheslariak gogora ekarriko ditugu lore eskaintzaz, elkarte ondoan dugun monolitoan. Burutu bezain laster, txistulari eta buruhandien eskutik kale-jira. 
- Jarraian, bakoitzak nahi duena egin beza, guk behintzat patata tortilla 
lehiaketako tortilla saritu eta saritu gabeak jateko intentzioa dugu.
- 23:00 Goiko txoznan, Kontzertua: MOCKBA, MATERIA, KUN 
 
*Ekainak 16, Larunbata 
- 16:00 Bukagaitz Elkartean, Mus txapelketa, izena ematea 15€ bikote bakoitzeko. 
- 17:00 Goiko txoznan, Haur jolasak. Ondoren merienda. 
- 20:30 Goiko txoznan, 12€ren truke, errepublikar afari bikaina,
garai batean gazteak eta laster gazte izanak izango diren auzoko sukaldari iaioek prestatua. 
 - 22:30 Plaza nagusian, Kontzertua: KEAN, KOMA, KANKA, LOS DEL GAS, ZEA MAYS. 
- Goizaldera Baratxuri Zopa, Earrraaa!!!   
 
*Ekainak 17, Igandea 
-12:00 Goiko txoznan,  Txistulariek kalejira egingo dute, ea norbait esnatzea
lortzen duten aurten, baita ere toka eta bote leihaketa. 
- 14:00 Bukagaitz elkartean, Gazteek egina eta ez hain gazteentzako bazkari herrikoia. 
-18:00 Plaza nagusian, Haur jokoak eta merienda. 
-19:00 Bukagaitz elkartean, Mundutik Gaztañora, Gaztaño mundura… 
Afari merienda internazionalista. Ekuador, Venezuela, Galizia, 
Txile, Argentina, Italia eta Gaztañoko herritar musika eta jakiez eta 
gaiteroz bixitua 
 
  
 
*Ekainak 23, Larunbata 
17etatik goizalde arte, Arramendi magalean. Haurrentzat, animali jaialdia, jarraian jokoak.
Trikitilariak, Txalaparta, sardinak, txorizoa eta abar sua piztu bitartean hau da, ilundu arte. 
- Gaztañoko presoen bertso saioa: Xabier Paya, Fredi Paya, Aitor Albistur, Erika, Jon Ansa, Oihane Enbeita, Xabier Silveira  
- Jarraian sutea, lasai… ez dugu aurreikusia ez dagoen ezer erreko. 
Eta aurtengoari amaiera emateko… ren emanaldia.    
 
*Gaztaño errespetatu !!

Ekainak 10, Oreretan

Egitaraua

FORU PLAZAN: 11:00 Herri kirolak

MUSIKA PLAZAN:
- 12.00 Bertsolariak
- 13.00 Ekitaldi politikoa
- 18:30 Rock Kontzertua (Betagarri eta Sagarroi)

KOLDO MITXELENA PLAZAN
- 12.00 Txan Magoa
- 14.30 Bazkari Herrikoia
- 17.00 Berbena (Estanga Anaiak)

ORERETA IKASTOLA: Haurren gunea egun osoan zehar

XENPELAR KULTUR ARETOA: Erakusketa eta DVD emanaldia egun osoan zehar

KALE ANIMAZIOA, Trikitilariak, dultzaineroak, txaranga, batukada, zankoak, buruhandiak…

POLIGONOAN: Parking -a autobus eta kotxeentzat.

Info +:  www.oreretaeh.org

Ekainaren 7 junio
“Ezkaba: la gran fuga de las carceles franquistas” dokumental proiektatuko da, eta gero solasaldia Iñaki Alforja zuzendariarekin.
Proyeccion del documental y despues charla con el director Iñaki Alforja.

Arratsaldeko 20:00 etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean
Ezkaba: Frankoren kartzeletatik egindako ihesaldi handia

Iruñan, 1938ko maiatzaren 22an, 795 preso errepublikanok, sozialistak, komunistak eta nazionalistak frankismoaren presondegi gogorrenetako batetik ihes egin zuten: Ezkabako gotorlekutik.
Preso gutxi batzuek, gosez, armarik gabe eta kanpoko laguntzarik gabe zeudela, ezinezko zerbait lortu zuten: gerraren erdian, atzeguardia frankistan, kartzelaren kontrolaz jabetu ziren eta 2400etik gora laguni ateak zabaldu zizkioten. 585 harrapatu zituzten, 207 hil zituzten, eta 3kbakarrik lortu zuten asakatasuna.
Dokumental honek oroimen kolektiboa eta amnesia historikoa eraikitzen diren moduaz dihardu, prentsa frankista isilean gordetzen saiatu zen eta diktadurak ahaztarazi zuen gertaera honen bitartez.
(read more…)

Oreretako Zintzilik irrati libreak programazioa gelditzea erabaki du barne antolaketari ekiteko.

Ohiko programaziora itzultzen ez garen bitartean musika eta kuñak izango dituzue FM 100ean eta web orrian soilik agendako berriak ipiniko ditugu

Zintzilagun eta Zintzilik irratiko entzule, kolaboratzaile eta lagunei programazioa eten beharra sentitzen dugula adierazi nahi diegu

Programaziora lehenbailehen itzultzeko lanean ari gara.

——————————————————

Zintzilik irratia, radio libre de Orereta, ha suspendido su programación por motivos de organización interna.

Mientras no volvamos a nuestra programación habitual podréis escuchar música y cuñas en la FM 100 y en la página web solamente pondremos las noticias de agenda

Queremos comunicar a lxs Zintzilagunas y oyentes, colaboradorxs y amigxs de la Zintzilik que sentimos tener que tomar la decisión de parar la programación

Estamos trabajando para que la vuelta a la programación sea lo más rápida posible.

Hilero PIEZAK izeneko ekimena antolatzen du Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak.

Ekimen honen bidez hilero arte disziplina ezberdinei loturiko lan laburrak eta etorkizuneko proiektuen zirriborro esperimentalak eskaintzen zaizkio publikoari; hilero erakutsi, edo sortu.

Ekainaren 1ean ostiralean gaueko 22:00etan:

“Y tocaba de puta pena” ikuskizuna, “Ezeraiketak” proiektuaren bigarren atala. Iker Fernandez, Oscar Manso eta Oier Iruretagoiena “Tusuri”ren eskutik.

David Aguilarren bideo ikuskizuna.

Sabado 2 Junio - 21:30h. Festival Stoner Rock con: Electic Riders - Iruña, Glow - Madrid

Domingo 3 Junio - 18:30h. (atencion! va en serio) Merienda Old School HC con:
Cinder - Barcelona, Geriatric Youth - Lasarte

Lunes 4 Junio - 20:00h. Boom Boom Kid - Argentina Punk melodico (ex-Fun People), Zwei Tage: Ohne Schnupftabak - Alemania Punk Siniestro, Dead Bones - Barcelona NeoCrust con miembros de Afganistan Ye-Ye’s,
Scavenge, Kissin Coussins… Pandemia - Donostia Techno Punk

Zintzilik irratia