Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

Gosegreba_1

Entzun deialdia.mp3

Euskal preso politikoen eskubideen alde eskualdez eskualde egiten ari diren gose greba Oarsoaldera iritsiko da abenduaren 2an.

Abenduaren 2tik 9ra bitarte Oreretako Karitaseko lokalean egingo da gose greba, eta aste guztian zehar eskualdeko hainbat eragilerekin bildu eta mobilizazioak egingo dituzte. Bukatzeko, abenduaren 9an, 19:00etan, manifestazioa egingo da Oreretako Foru plazatik aterata.

Abenduak 1, ostirala, Zintzilik irratiko Erretegia saioan ekimen honi buruzko saio berezia egingo dugu arratsaldeko 20:30etatik 22:00etara.

Irrati saio berezi honetan Mikel Urkia, Matu (preso ohia), Askatasuna eta Etxerateko kideak izango ditugu Zintzilik irratian.

(Saio berezi hau larunbata goizean, 9:00etan errepikatuko da, eta errepikapena ostean Gasteizko Hala Bedi irratiak Unai Romanorekin egindako ordubeteko saioa entzun ahal izango duzue. Info + : www.halabedi.org/?p=910 )

Parte hartzeko: 943 52 74 07

Atzo Frantziako poliziak hiru atxiloketa egin zitulela jakinarazi du. Horien artean dago Zigor Garro oreretarra dago. Beste bi atxilotuak Marina Bernadó eta Ekain Mendizabal dira. Atxiloketak  Lozèreko departamentuko Quezac herrian izan dira, eta bertan etxebizitza bat miatzen ari dira.

Adi egon, Oreretan gaur arratsaldean eta hurrengo egunetarko deituko diren mobilizazoetara.

Segidan Oarsoaldeko Hitza tik jasotako informazioa:

Parisera eraman dituzte Zigor Garro eta beste bi atxilotuak

Epailearen aurretik pasa daitezke bihar, inkomunikazio epea agortuta. iban iza

Zigor Garro eta harekin batera atxilotutako beste bi lagunak Parisera eraman zituzten atzo, Frantziako Poliziaren Terrorismoaren Kontrako Batzordeko kideen zaintzapean galdeketak egiten jarraitzeko hirurei. Baliteke bihar pasatzea epailearen aurretik, Frantzian hiru egunekoa baita inkomunikazio atxiloaldia, eta Frantziako Poliziak epe hori bukaera arte agortu ohi du atxilotuekin. Bien bitartean, atzo iluntzean, ehunka lagun Askatasuna erakundeak deitutako batzarrean bildu ziren Herriko Plazan, eta, ondoren, Garro eta beste bi lagunen askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten. Gaurko ere deitu dute manifestazioa, ohiko enkarteladaren ondoren. Zigor Garro oreretarra, Marina Bernadó eta Ekain Mendizabal herenegun arratsaldean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Quezac herrian (Lozere, Frantzia), Nimestik, urri amaieran arma lapurreta gertatu zen herritik hurbil. ETAko kide izatea egozten diete hirurei. Atxilotu eta berehala, hiruren izenak zabaldu zituzten, eta atzo haiek direla berretsi zuten polizia iturriek. Garrori ETAren logistika ataleko burua izatea leporatzen diote, eta, zehazki, Nimesko arma lapurretaren arduradun izatea. Aipatutako iturrien arabera, duela hilabete eta erditik zaintzapean zituzten atxilotuak, eta «une oro» Frantziako eta Espainiako poliziak elkarlanean aritu dira. Atzo goizean zabaldu zenez, ordea, ETAko ustezko beste bi kidek herenegungo operaziotik ihes egitea lortu dute.

Lau hilabetez preso

Zigor Garro eta beste bi lagunak Quezac herriko etxe batean atxilotu zituzten, eta poliziek atzo eguerdian bukatu zuten etxearen miaketa. Iturri polizialen arabera, ETArekin lotura duen informazio «asko», ordenadore bat eta atxilotuek erabiltzen omen zituzten armak atzeman zituzten etxean. Atxiloketok erreakzio andana eragin zuten atzo Euskal Herrian nahiz Espainian. Besteak beste, Miguel Buenek, Gipuzkoako PSE-EEko idazkariak eta herriko alkate ohiak, «positibotzat» jo zituen atxiloketa hauek, «eta ez dute bake prozesua oztopatu behar», esan zuen.

Zigor Garro kartzelan izan zen 1997ko urritik 1998ko urtarrilera arte, Ertzaintzak kale erasoen kontra Errenteria-Oreretan bertan buruturiko sarekada batean atxilotu ondoren.

«Ez da kasualitatea»

Oreretako ezker abertzaleak berri «tamalgarritzat» jo du Zigor Garro eta beste bi lagun atxilotu izana. «Baina ez da kasualitatea, PSOE jarrera gogorra hartzen ari delako», dio ohar batean. «Aste honetan pozik agertu dira, 1998ko ETAren ekimenean, PPk egindakoa baino gutxiago egiten ari direlako. Eta, orain, atxiloketa hauek. Honela atera nahi al du PSOEk prozesua aurrera?». Eta EAJ ere kritikatu du ezker abertzaleak, Ertzaintzak herenegun beste bost lagun atxilotu zituela gogoraztean. «Egia da prozesua blokeatuta dagoela, PSOEk ez dituelako gatazka konpontzeko gakoen inguruan konpromisorik hartu nahi, eta EAJ bere gona azpian dagoelako», dio. «Baina Euskal Herriak autodeterminazioa behar du, eta horren aldeko herritarron mobilizazioa ezinbesteko dira prozesua aurrera ateratzeko». Hala, atxilotuen aldeko mobilizazioetan eta biharko autodeterminazioaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

O Toural encheu-se para rejeitar a iniciativa do concelho de Compostela de ddedicar-lhe umha rua da cidade a Fraga Iribarne. A concentraçom, que se extendeu durante meia hora, foi convocada pola plataforma Rua Fraga Nom que agrupa boa parte do tecido associativo da cidade. Um membro da plataforma citado deu leitura a um comunicado em que se refugava a concensom da praça ao ex-ministro franquista fazendo referência ao destacado papel de Fraga Iribarne durante o franquismo. A página da plataforma Rua Fraga Nom anunciava no dia de hoje que venhem de solicitar umha reuniom com o alcaide Sánchez Bugalho para falar a respeito do seu propósito.

Charla con Mikel Mazkiaran, miembro de SOS Arrazakeria.

escrache 2006-11-29

A un inmigrante sin papeles y que se busca la vida como puede, se le puede añadir el problema de acabar preso del Estado. Y si una persona presa sin apoyo externo, sin recursos y con problemas de diverso tipo, se le hace complicado sobrevivir en las mazmorras, mas lo es para una inmigrante.

Alli pierde directamente todos sus derechos al no existir legalmente y la expulsión amenaza en el dia a dia, sin derecho a libertad condicional, provisional… ya son un 30% de la población reclusa, por querer existir en la europa del capital.

En Escrache podremos escuchar una parte de otra de las charlas en las Jornadas sobre Prisión que organizo la asociacion Arrats a finales de septiembre.En ella participa Mikel Mazkiaran, miembro de SOS Arrazakeria, que nos explica las dificultades y la odisea para no ser expulsadas de las personas inmigrantes que son condenadas judicialmente.

En la seccion Iritzia daremos lectura al comunicado de Salhaketa en relacion al endurecimiento de la ley de responsabilidad penal de los menores, aprobada hace unos dias.

En agenda, la continuación de las actividades en las jornadas libertarias en Bizkaia y un anticipo de la Feria Altrnativa de Durango, ademas de la musica de La Plataforma, Aluaren Algara y El Corazon Del Sapo versioneando…

…on egin!!

Gaur, azaroak 29, Palestinarekin Elkartasun eguna intenazionala ospatuko da munduan zehar. Oreretan, “Euskal Herriak autodeterminazioa” dinamikaren barruan, Palestinari buruzko hitzaldia antolatu da arratsaldeko 19:30ean Landaren. Bertan uda honetan Palestinan egondako euskaldunak egongo dira.

Azaraoaren 25ean “Israelen aurkako boikot kanpaina Euskal Herrian” manifestua aurkeztu zuten Komite Internazionalista eta Askapenak. Beraien web orritan eta www.israeliboikot.org webgunean kanpaina honi buruzko informazio gehiago eskuratu dezakezue.

stop-repressom.jpg

Umha semana depois das detençons de dous estudantes em Compostela a Polícia Nacional espanhola practicou na noite de onte mais umha detençom. O militantante da AMI, P.M, foi conduzido à esquadra policial quando se encontrava realizando umha colada. A acusaçom que pesa sobre o militante é um delitod e danos, embora se desconheça mais a respeito do asunto. De Ceivar denunciam que nos encontramos perante mais umha detençom política. Nestes momentos o militante encontra-se aguardando para fazer declaraçom nos julgados das Fontinhas, onde o organismo popular anti-repressivo vem de convocar umha manifestaçom por volta das 11h00 da manhá.

(read more…)

larunbatean goizeko 12:00etan Donostiako diputazioko eraikinaren aurrean Lezoarrek kontzentrazioa deitu dute udalaren Hirigintza politika salatzeko.
Hona hemen Lezoko gazteek zintzilik@zintzilik.net postara igorri diguten mezua:

Aste honetan Lezoar guztiok jaso dugu etxean udalaren hirigintza planari buruzko publizitatea. Gazteok antolatutako ekimenek eta aurkeztutako 150etik gora sinadurek eragina izan dute antza. Orain gazteentzakoa omen da proposatutako etxebizitza politika. Gazteoi galdetu al diguzue (zuen zinegotziez gain) akaso, zer behar dugun? Lotsa gutxi!

Udala, babestutako, gazteei bideratutako, 500 etxebizitza egingo dituela saltzen ari zaigu: gezurra! Planaren arabera babestutakoak 173 etxebizitza izango dira (1.100etik). 500 arteko gainontzekoak babestuak baino %70 garestiagoak izango dira (tasatu, hitzartu…nahi den bezala deituak): a ze pagotxa! Noski, alkateak dioen bezala, jabetzan emanak eta gainontzeko etxebizitza libre guztiak bezala, espekulaziorako ateak parez-pare zabalduko dituztenak.

Ezin ahaztu, Lezokoa, Lur Zoruaren legea onartu aurreko orduetan presaka onartutako plana dela. Hain zuzen, bertan azaltzen diren oinarrizko arauak (eraikin berrien %60 babestutako izatea…) ez baititu betetzen, ez eta bete nahi. Honek izen bat du. Alegia, lege arauak ez errespetatzeko trikimailuak erabiltzea: iruzurra! ez legezkoa, bai ordea herritarrei eginikoa.

Zenbaki batzuk ere ematen ditu alkate jaunak. Guk baditugu geureak. Operazio urbanistiko honek utziko duen irabazi garbia 50 miloi euro baino gehiago. Legea bete beharrean, hau ez betetzeagatik herritarrok etxebizitza horiek erosten gastatu beharrekoaren aldea, 60 miloi eurotik gora. Legearen arabera herritarroi dagozkigun eta udalak “lapurtu” nahi dizkigun etxe babestuak 418.

Bukatzeko, oinarrizkoa iruditzen zaigun galdera bat. Nola liteke etxebizitza duin baterako dugun eskubidea hain urratua egotea gaur egun eta administrazioa eskubide hori bermatzeko ahalegina eta inbertsioak egiten ibili beharrean, eskubide horren urraketa beretzat negozioa izatea? Gaztetasunaren inozokeria ote? Edo Peiokeria dirudi gehiago?

Salaketa honekin bat egin eta larunbatean goizeko 12:00etan Donostiako diputazioko eraikinaren aurrean egingo dugun kontzentraziora gonbidatzen zaitugu.

Jon Askasibar eta Ekaitz Bravo, Lezoko gazte talde baten izenean

La Asamblea Popular de los Pueblos de Oaxaca (APPO) comunicó que durante el fin de semana seis de sus integrantes murieron por disparos de fuego real y que otras veinte personas resultaron heridas de bala.

oaxaca1l.jpg(LEER MAS) (read more…)

Bidalketa zaharragoak »
Zintzilik irratia