losdelvueloalaireestanpreparandoelrecorridoparaelaño22delaeraorwell
losdelvueloalaire
LANDARBASOKO ALDARRIKAPENA
LANDARBASOKO ALDARRIKAPENA
Donostiako Udalak PSE eta EA-PNVren bozkekin eta PPren abstentzioarekin batera Landarbason Gipuzkoako Errausketa Planta jarri nahi duenez, eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak oneritzia emango diotenaren ustetan, Landarbaso eta inguruko bizilagunek mundu guztiari
ALDARRIKATZEN DIOTE:
1-Ez dugu Errauste planta bat nahi Landarbason:Badira arrazoi desberdinak(teknikoak, abereen bizirautearen ingurukoak,ingurumenarekin lotutakoak eta beste hainbeste) gure ezetza argudiatzeko: bizilagunok bilduta gaur, ahots bakarrez, gure etxe inguruetan erruskailurik nahi ez dugula erabakitzen dugu. Erreferendum haundiagorik ez da posible. (read more…)
froga audio
943 52 74 07
Boikota Israeleko produktuei
boikot

oiartzuna
herreria
Altxu

Cianuro en tus uñas, Polstergay, Girigay, Sal del armario, Lumatza astintzen, Con plumas y a lo loco,… Urte hauetan ordu asko izan dira Altxurekin eman ditugunak Zintzilik irratian. Gure uhinetan, festa eta txosnetan bere aldarrikapen, salaketa, kritika eta umoreaz gozatzeko aukera izan genuen, eta asko irakatsi zigun, bizitza osoa eskubideen eta askatasunaren alde borrokatzen eman baitzuen.
Ekainaren 20an ospatuko da Altxuren omenaldia, 18:00etatik aurrera, Niessen Aretoan omenaldi-ikuskizuna izango da, karabeta, musika, olerkiak, antzerkia, ikusentzunezkoak, transformistak eta abar luze batekin (Sarrera gonbidapenarekin) eta 21:00etan Zumardian Afari-Festa (Afariko sarrerak herriko hainbat tabernetan daude salgai, 15 €). Gauerdian brindis bat egingo da Altxuren ohorean, sorpresaren bat egongo delarik eta ondoren dantzaldia herriko dj-rik onenek girotua.
Zintzilik irratitik omenaldi honetan parte hartzera deitzen dizuegu, eta gure aldetik ekainaren 19an omenaldizko-irratsaio bat ere eskainiko diogu Altxu lagunari gaueko 22:30etan, Altxu maite genuelako eta inoiz ahaztuko ez dugulako. Irratsaioan berak egindako saioetako zenbait zati, elkarrizketak eta martxoaren 6an EHGAMeko lagunek MILAKA LUMA saio berezi eta hunkigarrian egindako agurra entzun ahal izango duzue. (Omenaldi-Irratsaio hau larunbatean eguardiko 14:00etan ere entzun ahal izango duzue). Irratsaioa interneten entzuteko, www.sindominio.net/zintzilik
Info +: www.ehgam.org







