Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

en-la-pizarra_web

euskararekinbueltaka

inaxito_web

Entzun Euskararekin Bueltaka 01

Entzun Euskararekin bueltaka 02

Euskararekin bueltaka astelehenetan 19:00etan, ostegunetan 14:30ean eta igandetan 14:00etan entzun daiteke.

Aste honetan Munduko jakintsurik tontoena entzun ahal izango da saioari dagokion orduetan

Munduko jakintsurik tontoena antzezlanaren bertsioaren estreinua Zintzilik irrati librean. Errenteriako Inaxito Albisuren bizipen xelebreak eta hark duen hitz jario harrigarria agerian utziko ditu Oier Gillenek lan honetan.

Antzezlanari buruzko info gehiago hemen

Irratsaioa abenduaren 24ean, osteguna, eguardiko 14:30ean, abenduaren 27an 14:00etan eta 28an 19:00etan entzun ahal izango da FM 100ean.

Entzun irratirako prestaturiko montaia hemen

(Inaxitok aipaturiko egun eta ordu horietan Euskararekin bueltaka irratsaioa egiten du Zintzilik irratian, eta aurki bere saioak web honetan topatu ahal izango dituzue.

farandula

Aurreko abenduaren 20an hasi zuen bere ibilbide artistikoa “Farandula” taldeak Leku Zarra tabernan.

Biraren hurrengo data, ordu eta lekuak hauxek dira:

- Abenduaren 23an: Iztietako BAR DABID-en. 19,00tan.

- Abenduaren 28an: DESIRA (Olaskoaga Plazan). 18,00etan.

- Abenduaren 30ean: MIKELAZULON. Arratsaldeko 19,30tan.

Mikelazulon egingo dena KONTZERTU KONPLETOA IZANGO DA. Esan nahi da, aurrean aurkeztutako errepertorioaz gain, harribitxi ederrena honako hau izango dela:

Bostpasei nazioetako (Ukrania, Ginea, Maroko, Senegal, Ecuador-Peru, Euskal Herria…) 24 kidek osaturiko koruak Laboaren “Txoriak txori” kantatuko du. Ondoren nazio bakoitzeko hizkuntzan nazioko kanta edo kanta-dantza eskeiniko da.

Hona Farandulakoek igorritako mezua:

Inaxito Albisuk eta Joseba Barriolak “Farandula” osatzen dugu. Musika (Eskusoinua eta kriskitinak), kanta, marrazki, sentimendu osasuntsu eta pentsamendu sakonez osaturiko ikuskizuna prest daukagu.

Hauxe da gure errepertorioa:

1.- Some Times (negro espirituala). Esklabuen kanta hunkigarri hau lau hizkuntzetan (inglesez, gazteleraz, frantzesez eta euskaraz) eskeintzen dugu.

2.- Gosetien Balada. Izen buruak dioen bezala gosearen salaketa eta gosearekin amaitzeko deia da. Gure herrian bizi diren hainbat pertsonen esperientzia pertsonaletan oinarrituriko poema, Bereterretxen Kantorioaren musikan abestua.

3.- Mundu berria. Bach(Branderburgo kontzertua), Beethowen (9. sinfonia) , Dvorack (Sinfonia) eta Lloid (Requiem)-en musiketatik egindako selekzioa

4.- “La Virgen esta lavando”

5.- “Gabon gaua” (Euskaraz eta alemanez).

Gero eta kolaborazio gehiago ditugu Zintzilik Irratiko Erretegian: Agustinen asteko kronika politiko kulturala, Keparen berriak ama lurraren inguruan, Imanolen solasaldia, Isa Hamburgoko arranoa , Animalistak, Kirolak, Asteburuko laburpena… eta orain asteazkenero “Euskararekin bueltaka” atala eskainiko digu Inaxito Albisuk.

Historia eta istorio pila, bitxikeri ugari, ipuinak, kantak…euskara gehiago ezagutzeko eta maitatzeko tartea da Inaxitok eskaintzen diguna.
Hona hemen Inaxitoren aurreneko hiru kolaborazioen audioak:

- Euskararekin bueltaka, martxoak 28

- Euskararekin bueltaka, apirilak 4

- Euskararekin bueltaka, apirilak 11

Erretegia astelehenetik ostiralera, 20:30 - 22:00 (errepikapenak 09:00 eta 14:00, eta larunbata goizean)

Zintzilik irratia