Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

Aurrenekantton-irratian-2.JPGo saioan aipatu genuen bezalaxe Antton Kazabon idazle oiartzuarra ipuinez mintzatzera etorri zen gure saiora. Gure bigarren saioan solasladia emititzea espero degu.Ipuinez hitz egiteaz gain berak sortutako ipuina ere kontatu zigun. Bestalde, helbide elektronikoa aldatu egin degu. Aurrenekoa luzeegia zen eta.

Hauxe duzue helbide berria (eta definitiboa):

alargunzin@hotmail.com

Lehengo mezuak  dioen bezela edozein gauzatarako idatzi helbide honetara.

Beno, apurka apurka alargun beltzaren  sarea zabaltzen ari da! Zintzilik irratia entzun !

“Alargun beltzaren besarkada” saioa martxan, jadanik!

Lehendabiziko saioan zenbait arazo tekniko izan genituen eta Antton Kazabonekin elkarrizketa ez  genuen zabaltzerik izan. Bigarren saioan   emititzea espero degu.
1.saioan  aipatu genuen bezela zuek ere  parte hartzea  nahi degu. Horretarako hiru modu dituzue momentuz :
Kantu baten proposamena eginez. Kantu soilik eskatzeak ez du balio. Azalpen txiki eta xalo bat nahi degu.

Berri onak nahi ditugu saioan plazaratzeko. Hainbeste berri txarrez nazkauta  gaude eta!
Nahi dezutena komentatzeko. Kantu proposamenak  berri onak eta komentarioak helbide  honetara bidali: alargunbeltzarenbesarkada@hotmail.com

Alargun Beltzaren Besarkada saioa ostegunero 23:00etan entzun dezakezue zuzenean, eta errepikapenak ostiralean 10:00etan eta larunbatean 16:00etan

Zintzilik irratia