Patxi Ruizen muturreko egoerak behartuta eta preso politiko guztien baldintza eta egoerak kezkatuta, Oreretan Herri Erantzuna sortzen saiatu behar dela uste dugulako, ARRATSALDERO 20:00etan ELKARRETARATZEAK antolatzen hasi gara ZUMARDIAN eta OSTIRALEETAN 20:30tan. 


Patxiren egoera salatzeko eta presoei oro har elakartasuna adierazteko xede dute mobilizazio hauek.Ideiak, proposamenak, ekimenak… Ez diogu aterik itxiko ekarpena duen inori, beti ere termino hauetan era eraikitzailean aritu nahi badugu.Arratsaldero nahi genuke dinamikaren norantza erabaki parte hartzaileen artean.Pentsatu. Parte hartu. Ekin.

Presoak Etxera!

Comments are closed.