Iruńeako gartzelan atxilotuta zeuden Endika, Ruben eta Asier atzo atera ziren kalera eta gaueko 9retan iritsi ziren herrira; laugarren auziperatuta Anatz aske zegoen adingabekoa izateagatik, beraz 4ak Oreretan dauzkagu. Jende pila bat zegoen beraien zain, familiarrak eta lagunen besarkaden artean ongi etorriko aurreskua dantzatu zieten eta ondoren, preso politikoei babesa emanez mezua helarazi zuten. Joan den astean 12 lagun auzitegi nazi-analera deklaratzera deitu ostean iritsi da Oreretako gazteen behin betiko askatasuna, epaiketa egin arte gure artean izango ditugu.

Zintzilik irratitik gure poza adierazi nahi dugu iada etxean daudelako. Kasualitatez, larunbata honetan Elkartasun Eguna antolatuta dago beraien askatasuna eskatzeko, eta lagunen artean ospatu ahal izango dute, oso ondo pasa gaztik!

 

 

Comments are closed.