“Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!!” ibiladia

La Via Campesinak mundu mailako kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Elikadura Subirautza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza.

Honen harira, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde Bergaratik Deriora  mendi ibilaldia prestatzen ari gara  uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!”  lelopean. Ibilaldian  Abiadura Handiko Trenaren lanen zati batzuk zeharkatuko ditugu. Bertatik,  bizimodu modernoak azpiegitura handiak etengabe bultzatuz,  ekarri duen lurraren zatiketa eta suntsiketa  begi bistan jartzeko asmoz. Lurra kentzen diguten heinean Elikadura Subirautza ia  ezinezko bilakatzen dutela ikusiko dugu.

Hauxe izango da ibilaldiaren nondik norakoa:

U-14, ostirala: BERGARA- IZURTZA

U-15, larunbata: IZURTZA- LARRABETZU

U-16, igandea: LARRABETZU- DERIO

Ibilaldian aldarrikapen eta partehartze anitz eta zabalena izatea nahiko genuke.

Beraz, zure udako agendan data hauek erreserbatu eta ibilaldian gurekin parte hartu!

Oharra: Manifestuaren zirriborroa eta kartela atxikitzen dizkizugu.

Natura Gure Ardura

Informazio gehiago:
www.ahtgelditu.org
 Entzun:

Comments are closed.