Musika Zuzenean webguneak IV. Jaialdi Akustikoa antolatu du maiatzaren 21erako, Urnietako Sarobe gunean.

Eta aurten ere emanaldia zuzenean emitituko du Oreretako Zintzilik irrati libreak.

Zuzeneko emisioa 19:00etan hasiko da, FM 100ean (Oarsoaldean) eta Streaming-en bidez ere entzungai izango da, irratiaren webgunean: zintzilik.net

Arrosa sareko hainbat irratietan ere emitituko da.

Aurtengo jaialdi akustikoaren laugarren edizioa izanen da, aurreko urteetan Elorrion, Andoainen eta Oreretan ospatu zen. Guztira 12 musika proposamen izanen dira oholtza hartuko dutenak, bakoitzak bi kantu eskainiko dituelarik. Orotara, bi ordu iraungo ditu jaialdiak.

Aurtengo afitxak ere itxura ederra du!

Mice, Olatz Salvador, Etxe, Pelax, Iker Lauroba, Lear, Tristtan Mourguy, Inun, Nire, Maria Rivero, Libe, Nahia Zubeldia.

Informazio gehiago:

http://www.musikazuzenean.com

 

Comments are closed.