Ai amaaaa!! Zenbat denbora gure zintzientzule zirikatu gabe! Arazo ezberdinen direla medio, irratsaioa etenaldi luze bat izan zuen, eta egin ditugun irratsaioak ez genituen igo Zintzilik irratiaren web-era! Zelako web-onak garen!

Ba tortura nahi bazenuten (ezetz, hemen ez dela torturatzen, ez al zarete konturatu ala?), hona hemen kolpe eta ostikoen zaparrada:

 

(2016-04-22) Limoizko Infanta ta bere senar lorontziaren aurka emandakoak izango ote al dira ?Esku txuriak? erakunde philoterroristak jo dituen azken hatzaparrakadak? Aurtengo errenta aitorpenean Partido Polizialaren goi kupula osoak baino gehiago ordaintzea tokatuko zaigu berriz? Zenbat hauteskunde jasan beharko ditugu oraindik urtea amaitu baino lehen? Erantzunik gabeko galdera gehiegi dira gure urtutako burmuinentzat.

Baita ere “Hurrengoa” atal berriaren maratoia izango duzue.

jesteko:

http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2016/04/MBIM-2016-04-21.mp3

 

(2016-04-08) Haizeak harrotu ditu Panamako lista famatuak, eta guk noski beti bezala inorrek eskatu gabe egoeraren analisi azalekoena eta penagarriena egin dugu muxutruk. Gainera drogomenpekotasun lege berria aztertu dugu gure frontoietan bertan iritziak biltzen?Derrigorrez entzun beharrekoa.

 

(2016-03-17) Oraingoan bai! Baietz!Azkenean zuzeneko saioetara bueltatu gara derrigorrezko geldiunearen ostean, eta aktualitateak utzitako hamaika gertaera genituen aztertzeko?atzeratutako lan mordoa egia esan. Hainbeste gaien artean, infraebroan gobernua osatzeko dituzten komeriak aztertzea ezinbestekoa zenez, denek ulertzeko moduan azaltzea bururatu zaigu : filma bat balitz bezala. Hori bai, erne ze pelikula hau hemezortzi urteak gaindituak dituzten entzuleentzako da! Edo asko jota heldu batekin datozen adinbeherakoentzat.

 

(2016-02-25) Azken boladan saioa egiteko edukitako oztopoak amaitu dira.Ba zen garaia. Belarriak berriz ere prestatzeko gaur gure txorakeri klasikoak gogoratu ditugu.Muxuak eta barkamenak.

 

(2015-12-11) Urtero bezala , aurtengoan ere leku berezi bat utzi digute gure azokarako ?stand?a (eztanda) jartzeko, eta Euskal sortzaile interesgarrienek ihes egin digute,beti bezala?.
Dena den , lortu dugu berriz ere aurtengo Euskalerriko ekoizpen kulturalaren ikuspegi kamutsena osatzea zuen etxeetan lasai lasai sufritu dezazuen.Badakizue berezkoa dugula serbitzu publikoa eskaintzeko apeta hori. Ez horregatik?

 

…gehiago nahi duzuela? oraindik bizirik zaudete edo? Ala ba, tori, tori, hemen daude gehiago…

http://www.arrosasarea.eus/category/irratien-programak/zintzilik-irratia/

 

Comments are closed.