kartela-mutua-euskalpresoakeuskalherriraHartu Trena dinamikaren barruan, Lau Tontorrak! ekimena antolatu du Sarek igande honetarako. Apirilaren 3an Txindoki, Gorbeia, Beriain eta Anboto mendiak igoko dituzte euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.

Oreretako eta Oarsoaldeko lagunak Txindoki mendiko tontorrera igoko dira, eta goizeko 09:30ean ipini dute zita Larraitzen. Bertara joateko autobusa antolatzen ari dira, eta Landare edo Gaztetxean eman daiteke izena.

Mendira ekimeneko bi kide, Iker eta Nahiara, hurbildu dira Zintzilik irratira ekimen honetaz hitz egin eta bertan parte hartzera gonbidatzera.

Entzun:

Comments are closed.