ZozomikoteakChertatAste honetan Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak argitaratutako bi liburu ekarri dizkigu Imanolek Literatura txokora. Doberak Ipuin Faktoria egitasmoa sortu zuen iaz, eta Zozomikoteak eta Chertat eta Lehoia ipuinak argitaratu.

Aurrena, Zozomikoteak, artzain harro bati buruzko ipuina da. Berez, ahozko ipuin tradizionala da artzainarena, eta izenburuak dioen modura, Zozomikote bezala ezagutzen den martxo amaierako egunetan kokatzen da istorioa.

Bigarren liburua, Chertat eta Lehoia da. Saharako Chertat pertsonaiari buruzkoa da, Olentzero tankerakoa Imanolen hitzetan. Ipuin hau euskaraz eta arabieraz dago idatzita, eta marrazkiak Abdi Ami Omar sahararrarenak dira.

Entzun:

Comments are closed.