IMG-20151126-WA0009Asteazkenean, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen. Manifestazioak deituak zeuden Euskal Herriko hiri eta herri askotan. Gurean ere manifa egitekoa zen, baina eguraldi kaxkarra zela-eta (hau ere hainbeste biolentzia matxistarekin haserre ote?) Niessengo aterpean ospatu genuen, ekitaldi xume bezain ederrarekin!

Herriko mugimendu feminista eta beste emakume talde batzuetako kideek gogoratu eta azpimarratu ziguten indarkeriak, hiltzeaz gain, adierazpen ezberdinak dituela; egunero-egunero jasaten dugula; adin, jatorri, aukera sexual? eta klase diferenteetako emakumeoi eragiten digula; jendarte osoaren ardura dela horrekin bukatzea; eta autodefentsaren garrantzia, besteak beste.

Jostailuek ez dutela sexurik, eta nork bere identitate sexual nahiz genero-identitatea libre garatu eta adierazteko eskubideaz ere mintzatu ziren.

Gazteek, migranteek eta jubilatuek ere, haien mezuak helarazi zizkiguten, eta Ezetz Dokotoreek argi eta garbi oihukatu zuten ?Ezetz da ezetz!!?, aske garela, libre, nahi eta desio duguna pentsatu eta ekiteko, ixilik mantendu nahi gaituztenon kontra. Horregatik, ezetza praktikatzera animatu gintuzten, batez ere eta lehendabizi, geure buruak errespetatzeko, erailak izateko arriskuan egonarren.

Denok bat iraultza feministarekin! Inori ez, inon ez, inoiz ez!

Hona hemen ekitaldiako audioak:

Komunikatua:

Emakume Inmigrantea:

Doktora Ezetz:

Poema:

Emakume Jubilatua:

Amaiera:

 

Comments are closed.