PlenoAytoLezo-(2)PlenoAytoLezo-(1)Astelehenean, urriaren 26an, Lezoko udalean aurreko ostegunerako deituta zegoen plenoa egin zen Lurraldearen Zatikako Plana (LZP) inguruan ( gazteleraz PTP, Plan Territorial Parcial).

Plenoa oso goraberatsua izan zen, hasieran alkateak soilik Bilduren mozioa ipini baitzuen gaiordenean, herritar talde batek 400 sinadurarekin aurkeztutakoa kanpoan utziz. Azkenean, egun berean, bi pleno egin ziren gai berdinaren inguruan, aurretik Bilduk aurkeztutako mozioaren inguruan, eta segidan herritarren mozioaz.Halere bi kasutan emaitza berbera izan zen, bai PNV-EAJ eta bai PSEk bi mozioek eskatzen zutenaren aurka bozkatu baitzuten.

Herritarrak haserre agertu ziren plenoan zehar, Gaintxurizketan egin nahi denaren inguruko informaziorik ez duelako ez jaso ez zabaldu udalak, eta bertako lur, baserri eta enpresekin zer geratuko den ez duelako argitu. Azken finean, Lezoko lurrekin zer egingo den Gipuzkoko aldundiari eta Eusko jaurlartzari utziko diotela, eta Lezoko egungo eta hurrengo belaunaldietako herritarrei honek suposatuko dien ondorietaz ez arduratzea aurpegiratzen zieten PNV eta PSEko zinegotziei. Halere, hauek paso egin, informaziorik zabaldu gabe jarraitu, planari alegazioarik aurkezteko asmo garbirik azaldu ez (azaroaren 15ean amaitzen da alegazioak egiteko epea), eta LZP-PTPrean alde bozkatu zuten, oso argi ez daude interesen mesedetan (Lezo-Gaintxurizketa gune estrategikoa dela izatea izan zen argumentu bakarra).

Plenoan hitzegindakoaz irakurtzeko, Oarsoaldeko Hitzan Urko Etxebestek egindako kronika irakur dezakezue

Eta bertan esandakoak entzuteko audioa hemen duzue

Entzun

[audio:http://archive.org/download/AytoLezoPTP151026/AytoLezo-PTP%20151026.mp3]

Plenoa bideoz ere grabatu zuen Zintzilik irratiko arranoak, eta bertako irudiak prest ditugunean hementxe ikusi ahal izango dituzue ere.

Amaitzeko esan, Lezoko udalak LZP-PTPrean aldeko jarrera hartu badu ere, herritar talde batek plan honi aurre egiteko asmoa azaldu zuela pleno amaieran, eta hurrengo egunetarako bilerak eta deialdiak prestatzen hasiak direla. Hauen berri izateko, https://www.facebook.com/lezoko.herriarena

Comments are closed.