11169069_704078003049090_2016097787620891313_n

Urtero bezala uztailaren 21eko irratsaio bereziarekin agurtuko dugu aurtengo denboraldia Zintzilik irratian. 30. denboraldia da agurtuko duguna aurten, eta horrexegatik saioa inoiz baino bereziagoa izatea nahi dugu.

Arratsaldeko 5etan jarriko gara mikroetan eta gure irratian urteko berri garrantzitsuenak izan direnen errepasoa egingo dugu saioa hasteko. Ondoren urtean zehar egin ditugun saio eta ekitaldiak ere gogoratu ditugu, eta poliki-poliki jaietako girora hurbiltzen? hasiko gara: Madalenetako egitaraua eta agenda, herriko eragile, elkarte eta lagunen parte hartzea, kaleko giroarekin konexioak… eta 19:00tan Txupinazoa zuzenean Herriko plazatik!

Irratikide, entzule, laguntzaile eta lagun guztiak gonbidatuta zaudete gurekin Herreriatik eta Txosnetatik saio berezi hau egitera. Eta ezin baduzue agertu FM 100 edo www.zintzilik.net entzun dezakezue gure emisioa (eskumu?ak eta muxu pila gurekin egoterik ez duzuenoi, eta ea hurrengo urtean gurekin jaietan egoteko aukera duzuen).

Aurtengo denboraldia saio berezi honekin amaituko dugu, eta hurrengo astetik aurrera Udako programazioa izango da entzungai FM 100ean, aurtengo hainbat saioren errepikapen eta musikaz josia.

Irailean 31. denboraldiko saioak prestatzen hasiko gara, beraz adi egon saio berri bat egin eta irratian parte hartzeko deialdietara.

Eta urtero bezala gogoratu Arenaleko Txosna gunean izango duzuela Zintzilik irratiaren txosna, herriko gainontzeko txosnekin jai herrikoi, parekide eta partehartzaile batzuk bultzatzeko asmoz. Jai egun hauetan Txosna Batzordeak antolatutako ekimenetan parte hartzera eta Arenaleko Txosna gunera, Euskal Gunera eta Presoen aldeko gunera hurbiltzera animatu nahi ditugu Oreretako eta kanpotik etorriko diren lagun guztiak.

Amaitzeko Zintzilik irratiaren lagun zahar eta berri guztiei, herritar eta bisitari orori ere, gure txosnatik pasatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. ZintziTxosnan garagardo artisaua, Zintzikapotea, galleta magikoak, irratiko kamisetak, 30. urteurreneko CD berria, urteroko Tongola ospetsua eta beste hainbat sorpresa ditzuzue zain!

Ondo pasa jaiak! Gora Madalenak!

Entzun – Ku?a

[audio:http://archive.org/download/KuinaTxupinazo2012koAudioak/Kuina%20-%20Txupinazo%202012ko%20audioak.mp3]

Comments are closed.