11695950_462095663964122_1317416646214874909_n

SARE cierra esta temporada en Zintzilik Irratia con una nueva propuesta para mostrarnos contra la dispersion . Hoy se ha insistido sobre la situacion que viven las presas Eider Perez, vecina de Errenteria, Jon Solana compa?ero de ella, tambien preso y la criatura de ambas Garikoitz. En la radio han estado familiares y amigas de Eider que han sido las que nos han hablado de castigos a?adidos al entorno de las personas presas. Porque los hijos de las presas tambien tienen derechos.

ENTZUN[audio:http://archive.org/download/07Sare150715/07%20-%20Sare150715.mp3]

PRESOEN SEME-ALABEN ESKUBIDEAK URRATZEN ARI DIRA
Eider Perez Orereta-Errenteriako presoa bere bikote den Jon Solana Kordobako espetxean egon dira azken urteotan. Urtetan espetxe ezberdinetan egon eta gero Granadan elkartu zituzten eta 2008an Garikoitz jaio zen. Ordutik hainbat espetxetan egon dira: Granada, Valencia eta azkenik Kordoba. 3 urte bete arte, Garikoitz Eiderrekin egon zen espetxean, eta 3 urte betetzean kartzelatik atera zen. Ordutik, gurasoak ikusteko hilero Kordobara joan behar du, bere bizilekutik 865 kilometrotara; alegia 8 ordu joan eta beste hainbeste etortzeko bere gurasoak ikusteko. Iazko udazkenean, egoera latz honi beste aldaera gogorrago bat gehitu zitzaion: Jon Sevillako espetxera eraman zuten. Ondorioz, Eider eta Jonen semeak aita eta ama ikusteko Kordobara jaisteaz gain (865km), Sevillara joan behar du (140km) eta berriz ere etxera itzuli (900km). Horrela 16 orduko bere bidaiari beste
bi ordu gehitu behar izan zizkion, eta okerrena: gurasoak elkar ikusteko debekua eta ezintasuna.
Egoera hori konpondu zen Jon berriro ere Kordobara eraman zutelako urte hasieran. Beraz, haurrak 16 ordu bidaian egon ondoren, gurasoak elkarrekin 2 orduz ikusteko aukera izan du orain arte.
Zoritxarrez, duela bi aste Jon berriro ere eraman dute Sevillako kartzelara. Adin txikiko baten eskubideen urraketa larri bat ematen ari da. Bere gurasoak hilabetean behin ikustea gogorra bada, are gogorragoa da biak elkarrekin ez ikustea. Senar-emateek legez espetxe berean egon behar dute eta bereizketa honek bikotearen eskubideak urratzeaz gain are larriagoa dena adin txikiko bati zigor bat gehitzen dio eta gurasoak elkarrekin ikusteko bere eskubideak urratzea dakar.

Comments are closed.