LRIrQzRCkDDWQLz-800x450-noPadAnimalien eskubiden aldeko Askekintza taldearen 7. kolaborazioa egin zigun Natxek aurreko astean, eta gai hauetaz aritu zen Zintzilik irratiko albistegietan:

Hasteko Donostiako udalean emandako aldaketen ondorioz Plataforma antitaurinoa martxan jartzen ari da berriz, eta honen ibilbidea gogoratu eta zezenketen aurkako sinadurak biltzeko kanpaina abian dela aipatu zigun. (Sinatzeko change.org ):

Segidan Ordizian zirko baten aurka egindako protestaz, Espezismoa une oro blog berriaz eta? Donostiako jaietan aurten ere Askekintzako txosna egongo dela aipatu zigun Natxek. Jaietaz ari ginenez, ezin ahaztu aurten Oreretako Txosna gunean ere egongo dela Askekintza, eta uztailaren 21ean egin ohi den bazkarian menu beganoa aukeratzeko gonbitea ere egin zigun.

Askekintzak aurten 5 urte egingo dituela aipatu ziguten, eta animalien alde egiten duten lanaren adibide gisa saioa bukatzeko ohar hau zabaltzeko eskatu zigun: Taldeko kide bat prest azaldu da jendeak animaliak aurkitzen dituenean, egoera aztertu eta posible bada, santutegietara eramateko edo etxe bat lortzeko.

Entzun [audio:http://archive.org/download/Askekintza20150618/Askekintza_20150618.mp3]

Comments are closed.