Teilatu festa_Txerrimuno_2015Hurrengo larunbaterako, ekainak 6, Teilatu Festa antolatu dute Lezoko Txerrimu?on. Egun osoko festa izango da, eta helburua 31 urte okupaturik daraman Txerrimu?o etxeko teilatua aldatzeko dirua biltzea izango da.

Urteak daramatzate Txerri konnpontzen bertako lagunek, eta beti egin ohi duten bezala, orain ere teilatua konpontzeko autogestioaren bidea aukeratu dute. Azken urtetan ostiraleroko pintxo potea, kontzertuak, txapak, metxeroak, teilak eta beste hamaika gauza egin dituzte teilatua konpontzeko behar den material erosteko asmoz, eta Teilatu Festa kanpaina honi azken bultzada emateko antolatu dute.

Teilatu Festari buruz hitz egiteko Txerriko Ekaitz eta Olmo lagunak izan ditugu Zintzilik irratiko albistegietan, eta egunean zehar bertako produktu ekologikoen azoka, txontxongiloak, Zintzilik irratiaren zuzeneko emisioa, performancea, jolasak, elektrotxaranga, poteoa eta kontzertua ez direla faltako esan digute. Arratsaldean Anai Arrebak taldearen kontzertua izango da, eta jaia amaitzeko Bastards from a Basquet-eko DJak.

Eguardian bazkaria egongo da, hau ere autogestioz eginikoa Txerriko eta inguruko etxe okupatuen lagunen laguntzarekin; eta bazkariko txartelak dagoeneko salgai daude Ti?elu eta Jaizkibel tabernetan eta Txerrimu?on (12 euro helduak eta 5 haurrak)

Entzun

[audio:http://archive.org/download/TxerriTeilatufest20150528/Txerri%20_Teilatufest_20150528.mp3]

Info gehiago: Txerrimu?o baserria

Comments are closed.