Buw9zY5CMAAUZu9Askekintzaren aurreko kolaborazioan Oreretako jaietan aurten idi demarik ez dela izango kontatu ziguten, eta aste honetako kolaborazioa albiste horrek hedabideetan izan duen oihartzuna aztertuz hasi da Askekintzako kide den Natx.

Herriko gaiekin jarraituz aurtengo jaietan Arenalean Askekintzako txosna ere izango dugula aurreratu digute, eta bertan, afari beganoak dastatzeko aukera paregabea izango dugu.

Jaiekin jarraituz, Donostiaraino joan gara, eta hauteskunde emaitzen arabera Tauromaquia Donostira bueltatzeko arriskua dagoela ohartarazi digute.

Amaitzeko, Natxek Eva eta Adan-en berri eman digu. Eva eta Adanek espetxetik ihes egitea lortu zuten, baina azkenean poliziak hil zitue. Ez dituzuela ezagutzen Eva eta Adan hauek, bada nortzuk ziren jakin nahi baduzue 6. kolaborazioa oso-osorik entzun beharko duzue.

Entzun

[audio:http://archive.org/download/Askekintza20150516/Askekintza%2020150516.mp3]

Askekintzari buruzko informazio gehiago:

https://www.facebook.com/askekintza

http://www.askekintza-liberaccion.org/index.php/eu/

Comments are closed.