cartel_urkulluURKULLUREN AURREAN AHTren AURKA PROTESTA EGITEAGATIK ZAZPI LAGUN EPAITUKO DITUZTE DATORREN OSTEGUNEAN DONOSTIAN: Kontzentrazioak deitu dira Donostian eta Iru?ean

?SIETE OPOSITORES AL TAV SERAN JUZGADOS EL PROXIMO JUEVES EN DONOSTIA POR PROTESTAR ANTE EL LEHENDAKARI URKULLU: Convocadas concentraciones en Donostia y en Iru?ea

?Datorren ostegunean, urtarrilak 29, AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte eguerdiko 12etan Donostiako Epaitegian, hain zuzen ere joan den azaroaren 5ean Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik. Protesta hura Donostiako Kursaal jauregian egin zen, Eusko Jaurlaritzak ?25 urte jasangarritasunaren alde? izenburupean eta Urkullu lehendakaria buru zela antolaturiko ekitaldian. Urkullu hizketan hasterakoan AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! mugimenduko 7 lagun eszenatokira igo eta ?AHT JASANGAITZA? eta ?EAJ HIPOKRITAK? zioten kartelak erakutsi zituzten azpiegitura erraldoi honen aurka kantak eta aldarriak oihukatu zituzten bitartean.

Hortaz, epaiketa salatzeko eta epaituei sostengua adierazteko kontzentrazioa deitu du Mugitu! mugimenduak goizeko 11?30etan Donostiako Epaitegiaren aurrean; bertan epaituek komunikabideei adierazpenak egingo dizkiete eta Urkullu lehendakariaren zaldizko estatua ikusgarri bat ere inauguratuko da, Urkullu kasu honetan asto baten gainean irudikatuko duena ?URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!? goiburuarekin. Halaber, Iru?eako jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, nafar hiriburuko Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat egingo da ostegunean eguerdiko 1etan, epaituriko lagunetako bat Sasoia elkarteko kidea izanik.

Epaiketa honen harira, epaituek Kursaalean egin bezala, Mugitu!k ozenki salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak bere burua harrokeriaz ?jasangarri? gisa aurkezten duen bitartean Euskal Herrian inoiz? egin den azpiegiturarik txikitzaileena bultzatzen duela. AHTak, ingurumena gogor erasotzearekin batera, baliabideen xahuketa ikaragarria dakar (materiala, energetikoa, ekonomikoa), etorkizunean guztiontzako hipoteka bat izango delarik. ?Jasangarritasuna? egungo gezurrik handienetarikoa da: baliabideen xahuketaren, petrolioaren gailurraren, aldaketa klimatikoaren eta, nola ez, azpiegitura txikitzaile eta ezbeharrezkoen inposaketaren aroan bizi gara. Azken horien artean AHTa dago.

Hala ere, ?jasangarritasunaren? leloa markak, produktuak eta, zergatik ez, politikariak publizitatzeko erabiltzen den itxurakeria ideologikoaren parte izatera pasa da. Hartara, ?HIPOKRESIA JASANGARRIA? salatzen zen Kursaaleko protestan ekintzaileek botatako eskuorrian. Eta ?zikinkeria? ez da, Urkulluk orduantxe gaizki esan bezala, lurretik jaso zuen eskuorri hura: zikinkeria AHTa eta proiektu txikitzaileak dira, zikinkeria azpiegitura horien gaineko eztabaida nola lapurtu zuten da, zikinkeria AHTri buruz egindako herri galdeketak nola mesprezatu zituzten da, zikinkeria proiektuaren opakotasuna da, eta zikinkeria eraikuntza-enpresen eta proiektua sustatu dute alderdi politikoen artean pastela nola banatu duten da.

Hori denagatik, Donostian eta Iru?ean egingo diren elkarretaratzeetan zuen partehartzea? espero dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri zabaltzea eskatzen dizuegu. Donostiako kontzentrazioaren kartela bidaltzen dugu.

SIETE OPOSITORES AL TAV SERAN JUZGADOS EL PROXIMO JUEVES EN DONOSTIA POR PROTESTAR ANTE EL LEHENDAKARI URKULLU:

Convocadas concentraciones en Donostia y en Iru?ea

El pr?ximo jueves d?a 29 de enero, siete activistas anti-TAV ser?n juzgados a las 12h en el Juzgado de Donostia a ra?z del acto de protesta que se llev? a cabo el pasado 5 de noviembre ante el lehendakari Urkullu. Dicha protesta tuvo lugar durante un acto organizado por el Gobierno Vasco en el Kursaal bajo el lema ?25 a?os de sostenibilidad? y que era presidido por el lehendakari Urkullu.? Cuando ?ste tom? la palabra 7 miembros del movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! accedieron al escenario portando carteles con los lemas ?TAV INSOSTENIBLE? y ?PNV HIPOCRITAS? mientras entonaban c?nticos y lemas contra esta macro-infraestructura.

Mugitu! convoca por tanto una concentraci?n de denuncia del juicio y de apoyo a los imputados a las 11?30h ante el Juzgado de Donostia, donde los procesados realizar?n declaraciones a la prensa y se inaugurar? una suntuosa estatua ecuestre del lehendakari Urkullu, montado en este caso en un burro con el epigrafe ??URKULLU APEATE DEL BURRO!?. A su vez, el grupo de jubilados Sasoia de Iru?ea tambi?n llevar? a cabo el mismo jueves una concentraci?n en la capital navarra, a las 13h en el monumento de los Fueros, habida cuenta de que entre los procesados se encuentra un miembro de Sasoia.

Con motivo de este juicio, Mugitu! vuelve a denunciar –como hicieron los procesados en el Kursaal– que el Gobierno Vasco se jacta de ser ?sostenible? cuando sigue potenciando la infraestructura m?s destructiva del territorio de cuantas ha sufrido este pueblo. El TAV no solo afecta al medio natural, sino que es un sumidero de recursos (materiales, energ?ticos, econ?micos) y una hipoteca futura para todas las personas. La ?sostenibilidad? es una de las grandes mentiras de nuestro tiempo: vivimos en la ?poca del saqueo de los recursos, del pico del petr?leo, del cambio clim?tico, y por supuesto, de la imposici?n de infraestructuras destructoras e innecesarias, entre ellas el TAV.

Sin embargo,? es tambi?n la ?poca en la que la idea de ?sostenibilidad? ha pasado a formar parte del decorado ideol?gico con el que se publicitan marcas, productos, y tambi?n, por qu? no, pol?ticos. ?HIPOCRESIA SOSTENIBLE?? manifestaba por ello la octavilla lanzada en el Kursaal. Y la ?suciedad? no es –como mal indic? Urkullu al retomar la palabra– aquella octavilla que recogi? del suelo, sino que suciedad son el TAV y los proyectos destructivos, ?suciedad es como usurparon el debate en torno al mismo, suciedad es c?mo despreciaron las consultas populares realizadas sobre el TAV, suciedad es la opacidad que rodea el proyecto y suciedad es c?mo se han repartido el pastel entre grandes constructoras y aquellos partidos pol?ticos promotores del mismo.

Por todo ello, esperamos vuestra participaci?n en las concentraciones de Donostia e Iru?ea y os pedimos difundir este llamamiento en vuestro entorno. Adjuntamos el cartel de la concentraci?n de Donostia.

MUGITU! MUGIMENDUA

http://mugitu.blogspot.com

Comments are closed.