Tomasito-2Ohikoa den bezala abenduaren 21ean ospatuko da Santomas azoka Oreretan. Aurten igandean izango da eta azokaren 28. edizioa izango da Oreretan.

Hasierako urteetan Xenpelar Aek-k antolatzen bazuen ere Santomas azoka, azkeneko 5 urtetan herriko eragile eta norbanakoen esku egon da antolaketa, eta horrela aurten herriko 17 elkarte baino gehiagok parte hartu dute.

Zintzilik irratiko GeisErretegia saio informatiboan antolaketa lanak koordinatu dituen Mairekin egon gara hitz egiten, eta berak azaldu digu Santomas azokan zenbat baserritar postu, zenbat artisau eta Oreretako Zumardian ze egitarau egongo den egunean zehar.

Azokan parte hartzera ere gonbidatu gaitu Maik, baserritarrez jantzita eta euskara erabiliz, eta udadalaren diru laguntza jasotzen badute ere, hau nahikoa ez, eta txerriaren pisua asmatzeko egingo diren errifak erosi eta Zumardiko kantinako talo eta txistorrak erostera ere animatu gaitu gastuei aurre egiteko.

Entzun [audio:http://archive.org/download/SantomasOreretan201412118/Santomas_Oreretan_201412118.mp3]

Santomas 28. edizioaren egitaraua:

  • 11:00: Azokaren irekiera
  • 11:00: Udal Txistulari Taldea
  • 11:30: Pregoia
  • 11:30-13:30: Herri kirolak haurrentzat Lehendakari Agirre plazan
  • 12:00-14:00 eta 16:30-20:30: Baserritar jantzien erakusketa Kapitain Etxean
  • 12:00: Bertsolariak
  • 16:00: Herri kirolak
  • 16:30: Herriko haur trikitilariak kaleetan zehar
  • 18:00: Txaranga eta Amulletako danborjoleak herriko kaleetan
  • 18:00: Jauziak (Muxikoak)
  • 19:00: Dantzadi taldearen eskutik dantzaldia
  • 20:30: Sari banaketak: txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrenaren saria eta postuetako txistorra xamurrenaren saria

Comments are closed.