KonzertarteroOtsailaren 1ean Tartalarien aldeko kontzertua egingo da Oreretako Niessenen gaueko 22:00tan. Sarrerak 5 euro (edo 10 euro afari eta guzti), eta jasotako dirua AHTaren aurkako tartalarien epaiketan izandako gastuentzat izango da.

Gainera, kontzertu honek badu berezitasun bat, Ixuriak taldearen azken kontzertua izango baita, eta horrexegatik festa berezi bat antolatu da Oreretan.

Festa arratsaldeko 18:00tan hasiko da Zumardian dagoen Arkaitza tabernatik abiatuko den poteo batekin. Ondoren afaria egongo da eta segidan kontzertua.

Kontzertua hasteko, Eneritz (Kasernarat taldeko kidea), ondoren Ixuriak taldearen azken kontzertua eta festa amaitzeko DJ Aitor eta DJ Juxe ariko dira musika jartzen!

Entzun geisErretegirako Ixuariak taldeko Imanolekin egindako elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/AzkenIxuriaDantzaTartalarientzako/AzkenIxuriDantza140128.mp3]

Info +: http://www.facebook.com/Ixuriak? , http://www.oarsomusika.blogspot.com

Comments are closed.