Larunbata eguardian elkarretaratze ibiltaria egin zen Lezoko plazatik Oreretaraino. Ibilbidean Nafarroako lehenadakariari, Yolanda Barcinari, orain 2 aste Toulousen tartak jaurti zizkioten Mugituko kideei elkartasuna adierazi, eta AHTaren aurka eta Jaizkibelgo superportuaren aurkako mezuak zabaldu ziren.

Barcinari tartak jaurtitzeagatik Iru?ean atxilotutako Mugituko 3 lagunak asteazkenean, azaroak 16, Madrilgo Auzitegi nazionalera joan behar dute. Horietako bat, Ibon lezoarra da, eta elkartasun martxa hasi aurretik berarekin hitzegiteko aukera izan genuen.

Entzun Ibonekin izandako elkarrizketa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2011/Mugituko_Ibonekin%20Lezoko%20plazan_20111112.mp3]

Ibilbidean zehar elkartasun pegatinak itsatsi, eskuorriak banatu eta mezu hauek zabaldu ziren megafoniatik:

Eta ibilbidean banatu zen eskuorria hauxe da:

NIK ERE EGINGO NUKE!

AHTren aurkako Mugitul Euskal Herriko desobedientzia mugimenduak, Okzitaniako Libertat mugimenduaren sustenguarekin, protesta ekintza egin zuen Joan den urriaren 27an Okzitaniako hiriburu Tolosan ospatzen ari zen Pirineotako Lan Komunitatearen (CTP) osoko bilkuran. Gure herrian AHTren inposaketa salatzeko egindako ekintza honetan plenarioa eten eta Nafarroako foru gobernuaren lehendakari Yolanda Barcinari aurpegian hiru merenge tarta jaurti genizkion. Ekintza hori dela eta, heldu den 16an AHTren aurkako hiru “tartalariek” Entzutegi Nazionalean deklaratu beharko dute.

Erasoa egitea egozten digute, benetako erasoa, eraso ekologikoa eta sozio-ekonomikoa, AHTren proiektua dela ahaztuz, Euskal Herri guzian. Gainera, “tartakaden” ekintzak ez bide ditu apenas ondorio legalik mendebaldeko estatu gehienetan, eta protesta umoretsuen barnean sartzen dituzte ekintza hauek, Okzitaniako Tolosan gertatu bezala. Esan daiteke beraz, “Fidagarritasun testa” gainditzen ez duten politikariei tartakadak jasotzea karguaren betebeharretan datozkiela. Politikari prepotente, ustel eta gezurtien aurrean, erasoturik sentitzen diren hiritarrak, asaldatzeko duten eskubidearen onarpena baino ez litzateke hau.

Espainiar Estatuan aldiz, biktimismo lotsagabe batek, toxikazio informatiboak, manipulazio politikoak eta neurrigabeko oihartzun mediatikoak AHTren oposizioa kriminalizatzen lagundu du, hiru tartalariak Entzutegi Nazionalaren atarian jarriz. Zer besterik hau esatea baino: Ez dago tartarik hainbeste aurpegihandirendako!

Betikoek “pastela” beren antean banatzen duten bitartean, Amalurra makalduz doa hainbesteko erasoaren ondorioz eta bien bitartean, gehiengo soziala gerrikoa pixka bat gehiago estutu beharrean da hainbeste azpiegitura dela medio egiten ari dituzten murrizketa sozialengatik. Euskal Herrian 10.000 milioi eurotik gorako kostua ?zango duen “pastel” puska da AHT. Eta pasteltzar honez gain, Jaizkibelgo Superportua, PTPa, Zubietako errauskailua, Bilboko Supersurra eta beste horrenbeste pastel ditugu.

Egoera honen aurrean desobedientzia zibilaren aldeko aldarria egiten dugu, bai AHT bai gisa bereko azpiegitura kaltegarri eta ezdeusen aurrean. Aski da! Antolatu beharra dago, protesta egin eta desobeditu.

AHTrik EZ! DESOBEDIENTZIA!



1 Trackback or Pingback

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude