AEK Euskaltegiak SanTomas Azoka antolatu du biharko Oreretako zumardian.

Aurtengo txerriak Aitortxu izena du, eta 200 kilotik gorako pisua. Antolatzaileek azokara hurbiltzen diren guztiei baserritar jantzia eramateko eskaera egin diete.

Azkenik, San Tomas Azoka antolatzeko Udalak jarri dituen trabak salatu dituzte AEK-ko kideek: ?Diru laguntza eskasa emateaz gain, azpiegiturekin traba handiak jarri dizkigute?.

EGITARAUA:

10:00etan. Azoka zabalduko dute Gamon Zumardian. Ordu berean txistulariak herriko kaleetan barrena aterako dira.

12:00etan. Euskaltegiko ikasleen pregoia.

12:15ean. Bertsolariak.

13:30ean. Mutxikoak.

14:30ean. Gazteek antolatutako luntxa izango da Gamon Zumardian.

17:00etan. Musika Eskolako haur trikitilarien emanaldia.

18:00etan. Mutxikoak.

19:30ean. Postu onenaren eta jantzi onenaren saria emango dute. Ondoren, Gabonetako saskia zozkatuko dute.

txartel-santotomas08tx.jpg

Egun osoan zehar. Zintzilik Irratiak azokatik bertatik zuzeneko irratsaioa egingo du.

Comments are closed.