Datorren astelehenean, irailaren 8an, AHTren eta proiektu txikitzaile ororen aurkariek protesta-kontzentrazioa eta kale antzerkia egingo dituzte Ibarretxeren aurrean, lehendakariak Donostiako Udako Ikastaroetan ?Demokrazia Partehartzailea?ri buruz iragarri duen agerraldia dela eta. Protesta eta kale antzerki honen bidez Eusko Jaurlaritzari AHTren egitasmoa geldiaraz dezan berriro exijitu eta ?Euskal Y?-a bezalako proiektu desarrollistak inolako informazio, eztabaida eta erabaki prozesu partehartzailerik gabe ezartzen dituen azpiegitura-lan erraldoien politika instituzionala salatuko ditugu. Hori dela eta, ?Herri kontsulta eta AHT: Ibarretxeren burutazioak? izenburuarekin egingo da parodia. Hortaz, AHTren kontrako iritzia duten pertsona eta talde guztiei kontzentraziora biltzeko dei egiten diegu, eguerdiko 12etan Miramar Jauregiaren azpian dagoen Ondarretako pasealekuan. ? ? ? ?Halaber, komunikabideei protesta eta kale antzerki horretara etortzeko eta informazioa jaso dezazuen dei egiten dizuegu. Zita datorren astelehean izango da, eguerdiko 12etan, Miramar Jauregiaren azpikaldean dagoen Ondarreta pasealekuan.
AHTren ETA PROIEKTU TXIKITZAILE OROREN AURKARIEK

Comments are closed.