– Ekainak 13, Ostirala

18:00etan, Aurten ere,? Gamusinoak une? batez “ehizatzeari”?? utziz Gazta?ora? etorriko zaizkigu Pirritx eta Porrotx, ondoren merienda Pizzasprint-en eskutik.

20:30etan, Urtero moduan, Tximistaren abiadan zerua zeharkatuz Maritxu mozkorra etor?riko da bere erratz gainean. Segidan, Oiartzungo Intxixuak eta Lezoko Trapujaleak jai egun hauetarako esnatuko dituen suziria. Ondoren, Mikel Arrastiarekin batera preso, errefuxiatu eta iheslariak gogora ekarriko ditugu lore eskaintzaz, elkarte ondoan dugun monolitoan.Burutu bezain laster, txistulari eta buruhandien eskutik kale-jira. Jarraian, bakoitzak nahi duena egin beza, guk behintzat patata tortilla lehiaketako tortilla saritu eta saritu gabeak jateko asmoa dugu.

22:00etan, Beheko txoznan, Kontzertua: LAYO RASER, BORT

23:00etan? Goiko txoznan, Latinoa

01:00etan? Beheko txoznan,? DJ 2TTOR

-Ekainak 14, Larunbata

16:00etan, Bukagaitz Elkartean, Mus txapelketa, izena ematea 15? bikote bakoitzeko.

17:00etan Beheko txoznan Haur jolasak. Ondoren merienda Telepizzaren kontu.

20:30etan Beheko txoznan, 12?ren truke, errepublikar afari bikaina, garai batean gazteak eta laster gazte izanak ?zango diren auzoko sukaldari iaioek prestatua. Entsalada.Saiheskia, Gazta, ?intxaurrak, Kafea. Esan beharrik ez dago bultzatzeko nahi adina likido izango dela

22:00etan Kontzertua: NAIZROXA, DES-KONTROL, KAOTIKO, SKARNIO..

Goizaldera Baratxuri Zopa, Earrraaa!!!

– Ekainak 15, Igandea

12:00etan,Txistulariek kalejira egingo dute; ea norbait esnatzea lortzen duten aurten, baita ere toka eta bote lehiaketa.

14:00etan Bukagaitz elkartean, Gazteek egina eta ez hain gazteentzako bazkari herrikoia.

18:00 etan, Bukagaitz elkartean, Mundutik Gazta?ora, Gazta?otik mundura… Ekuador, Venezuela, Galizia, Txile, Argentina, Italia, Catalunya, Bolibia, Cuba eta Gazta?oko herritarrek egindako merienda internazionalista musika eta jakiez bixitua

– Ekainak 23, Astelehena

17etatik aurrera goizalde arte, Arramendi magalean, Haurrentzat, animali jaialdia eta jarraian jokoak. Txalaparta, sardinak, txorizoa eta abar sua piztu bitartean hau da, ilundu arte.

San Juan gau liluragarriaren indarrak guregana ekarriko du Mikel Arrastiaren eta Altxu gure kide maitearen oroimena, auzoko preso eta errefuxiatuak bereziki gogoratuaz. Beste behin ere, lotura magiko batean batuko dira sorgina eta auzoa, horrela, San Juan gaueko askapen suari hasiera emateko. Aker asko eta sorgin gutxi ezta? Jarraian sutea, lasai… ez dugu aurreikusia ez dagoen ezer erreko. Eta aurtengoari amaiera emateko… ren emanaldia.

Eta honekin guziarekin aurtengo jai bikainei amaiera emanen diegu. Esan beharrik ez dago, edonolako aldaketarik egiteko eskumena guretzat gordetzen dugula. Hasieran genion bezalaxe bikain pasa !!!

Comments are closed.