Aurten ere Xenpelar AEKk antolatu du Santo Tomasetako egitaraua.?19. urtez ospatuko da azoka egun hau herrian eta?egitaraua antolatzeko herriko talde eta herritarren?laguntza izan dute AEKkoek. Udalaren aldetik berriz?erreztasun eta laguntza gutxi .

Aurtengo txerriaren izena Idurtxo da, eta bere ondoan ez dira faltako oilo, antzara, untxi, etab…

Egitaraua: Goizez 10:00 Pregoia irakurri eta azoka hasiko da 14:30ak arte. Arratsaldez azoka 17:00etatik 19:30ak arte izango da. (Zumardian baserri azoka izango da eta Foru plazan artisautza). Eguardian Heri kirolak izango dira Zumardian, eta 14:30ean luntxa. Arratsaldeko 19:00etan Iraultza dantza taldeak sariak banatuko ditu (baserritar jantzi dotoreena, posturik ederrena, …) eta eguna amaitzeko Niessenen Xenpelar Bertso eskolak antolatutako ekitraldia izango da Jesus Mari Irazu eta?Unai Agirre bertsolariekin, Josean Goikoetxea musikariaren laguntzarekin.

Beraz hartu baserritar jantziak eta etorri Oreretara bertako txistor eta taloak dastatzera, eta egun handi hau ospatzera.

Comments are closed.