Altxu

2006/08/03

Cianuro en tus u?as, Polstergay, Girigay, Sal del armario, Lumatza astintzen, Con plumas y a lo loco,? Urte hauetan ordu asko izan dira Altxurekin eman ditugunak Zintzilik irratian. Gure uhinetan, festa eta txosnetan bere aldarrikapen, salaketa, kritika eta umoreaz gozatzeko aukera izan genuen, eta asko irakatsi zigun, bizitza osoa eskubideen eta askatasunaren alde borrokatzen eman baitzuen.

Ekainaren 20an ospatuko da Altxuren omenaldia, 18:00etatik aurrera, Niessen Aretoan omenaldi-ikuskizuna izango da, karabeta, musika, olerkiak, antzerkia, ikusentzunezkoak, transformistak eta abar luze batekin (Sarrera gonbidapenarekin) eta 21:00etan Zumardian Afari-Festa (Afariko sarrerak herriko hainbat tabernetan daude salgai, 15 ?). Gauerdian brindis bat egingo da Altxuren ohorean, sorpresaren bat egongo delarik eta ondoren dantzaldia herriko dj-rik onenek girotua.

Zintzilik irratitik omenaldi honetan parte hartzera deitzen dizuegu, eta gure aldetik ekainaren 19an omenaldizko-irratsaio bat ere eskainiko diogu Altxu lagunari gaueko 22:30etan, Altxu maite genuelako eta inoiz ahaztuko ez dugulako. Irratsaioan berak egindako saioetako zenbait zati, elkarrizketak eta martxoaren 6an EHGAMeko lagunek MILAKA LUMA saio berezi eta hunkigarrian egindako agurra entzun ahal izango duzue. (Omenaldi-Irratsaio hau larunbatean eguardiko 14:00etan ere entzun ahal izango duzue). Irratsaioa interneten entzuteko, www.sindominio.net/zintzilik

Info +: www.ehgam.org

1 Comment

Previous Post
«
Next Post
»